Egunean, zazpi salaketa. Uztailean aurkeztutako 45 salaketa horietatik 11 adinez txiki direnek jarriak izan dira; 18 eta 29 urte bitartekoen artean 22; 30 eta 49 urte artean, 10 eta bana 50 eta 65 urte bitartekoen artean zein 65 urtetik gorakoen artean.
Datu beltzak jasotzen ari gara Nafarroan duela zenbait hilabetetik hona. Are, uda izaten da indarkeria matxistaren agerraldia izateko momenturik krudelena. Datuak daudenetik, aurtengo uztailean izan dira salaketa gehien eta, izan dira, 112 telefono zenbakira dei gehien indarkeria matxistaren ondorioz.
Jarraimendua unean-unean
Jarraipen telematikoa duten pultserak daramatzate 66 tratu txarren emailek: azken urtean halakoak ezarri zaizkie %61 gehiagori. Horiek, kondena jasotakoak dira edo epailearen esku daukate euren egoera eta izan dezaketen arriskuagatik jarria dute eskumutur hori. Unean-unean ematen dio poliziari indarkeria eragin duen gizonezko horren kokapenaren berri, hartara, jakin dezakete biktimarengandik gertu dagoen edo ez. Gerturatuz gero, emakumeak berak duen beste aparatu bati alerta iritsiko litzaioke.
Biktimari arreta uneoro
Beste babes neurri bat ere bada martxan. Biktimentzako Arreta eta Babes Telefonikoa eskaintzen duena da. 24 orduz eta urte osoan. Edozein une eta lekutatik jarri daitezke harremanetan zerbitzuarekin. Uneotan Nafarroan 140 emakumek dute zerbitzu hori aktibatuta.