0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako laguntza ekonomikoa abuztuaren 1etik aurrera eskatu ahal izango da; epea 2023ko azaroaren 2ra arte egongo da zabalik. Eskaintza telematikoki edo aurrez aurre egin daiteke oinarrizko gizarte-zerbitzuaren edo dagokion auzoko unitatearen bidez.
Nafarroako Gobernuak 2012an kendu zuen dirulaguntza eta orain berreskuratu du. Adingabe bakoitzeko hilean 100 euro jasoko ditu familiak eta gehienez, 12 hilabeteko iraupena izango du laguntzak. Deialdia eskatzeko epea amaitu baino lehen jaio diren hiru urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzat zuzendutako lagutza da.
Laguntza eskatzeko baldintzak
Bestalde, eskaera egiteko tresna informatiko arina eta intuitiboa diseinatu du Nafarroako Gobernuak, eskaerak zuzenean Nafarroako Gobernuaren webgunearen bidez egin ahal izateko. Bitarteko hori ez duten pertsonek oinarrizko gizarte-zerbitzuaren edo auzo-unitatearen bidez eskatu ahal izango dute laguntza. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuta dago.