Frankismoak Nafarroako irakaslegoan eragindako iragazte prozesuari buruzko liburua argitaratu dute

Iosu Ganuza Garcia 2023ko eka. 16a, 08:08

El proceso de depuración de la enseñanza pública en Navarra, 1936-1976 du izenburu lanak. 

Nafarroako Gobernuak 1936ko kolpe militarraren ondoren irakaskuntza publikoan izandako errepresioa errepasatzen duen liburua argitaratu du.

Hainbat hamarkadatan zigorrak jaso zituzten 407 irakasleren biografia biltzen du lanak. Ana Ollok, jarduneko Herri Harremanetarako kontseilariak "memoria jardunaren garrantzia" azpimarratu du "politika-korronte atzerakoiei aurre egiteko orduan".

Aurkezpena Reyes Berruezo El proceso de depuración de la enseñanza pública en Navarra, 1936-1976 lanaren hiru egileetako batek lagunduta egin du Ollok. 

Nafarroako hezkuntza publikoaren iragazte prozesua’ lana abiatu zuten ikusarazteko faxistek Espainia berriaren etsai hartutakoen aurkako bortizkeriak alde asko izan zituela. Indarkeria azken finean politikoa izateaz gain, soziala izan zen eta irakaskuntza ardatzetako bat izan zen.

Errepublikaren zeregin nagusietako bat izan zen eskola publiko indartzea eta beraz horren aurka egin zuten faxistek, baita uztaileko altxamenduaren aurretik. 33 irakasle hil zituzten baina iragazte prozesua delakoa askoz harago joan zen, irakasleak elementu laikoetatik urruntzeko saiakera izan zen, eta lortu zuten irakasleei erlijioa, morala, filiazio soziala eta irakurtzen zuten prentsaren araberako ebaluaketa eginik. "Azken finean planifikatutako ekintza izan zen errepresio hori" Reyes Berruezo egilearen esanetan.

Nafarroan diputuazioan faxisten gertukoek agindu zuten errepublikaren amaieraren aurretik eta zilegitasunik izan gabe hezkuntza organismo berezia sortu zuten iragazte gogorra ezartzeko, inongo bermerik ez zuen prozesua abiatuz.

Liburua ikerketa sakona da, oroibidea.eus atarian kontsulta daitezkeen irakasleen fitxek osatzen dutena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!