Odol-emateak %6,37 igo dira

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 14a, 13:34

Odol emaile berrien artean gazteak ia erdiak dira. 

Zehazki aurtengo lehen bost hilabeteetan, 10.453 odol eta aferesi-emate izan dira, eta 811 emaile berri izan dira.

Emaile berri gehienak gazteak dira 18 eta 29 urte artekoak eta emakumeak.  

Asteazken honetan, ekainak 14, Odol Emailearen Munduko Eguna ospatzen ari dira 'Zuk ematen duzulako bizi gara. Bizitza partekatu, ohituraz partekatu' lelopean. "odola edo plasma aldizka ematearen garrantzia, beti eskuragarri egon daitekeen odol eta odol produktuen hornidura seguru eta iraunkorra sortzeko" azpimarratu nahi izan dute aurten.

ADONA Emaileen Elkartetik adierazi dute "odol-emateak edo odol-osagaiak etengabe eta modu seguruan mantendu behar direla", "plasma unitate nahikoak lortzeko, giza plasmatik eratorritako sendagaien bizitza osorako mende egongo diren pertsonen premiei erantzun ahal izateko".

Helburua, adierazi dutenez, osagai horren bolumen handiagoa lortzea da, "autosufizientziarako bidea hasteko". Oraindik emaile ez diren pertsonei eskatu ditet “elkartasunezko giza kate horretan sartzeko”, edozein unetan edonork transfusio bat edo giza plasmatik eratorritako medikamentu bat behar izan dezakeelako.

Asteazken honetarako ekitaldiei dagokienez, ADONAk, CIP Huartek eta Nafarroako Odol eta Ehun Bankuak odola emateko jardunaldia antolatu dute Antoniutti parkean. Huarte Ikastetxe Publikoko ikasleek odol ematearen inguruko informazioa prestatu eta banatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!