AEK-k abian du 2023-2024 ikasturteko aurre-izen ematea

Euskalerria Irratia 2023ko ekainaren 12a

Ekainaren 28 baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hau izango dute, besteak beste: % 5eko deskontua 23-24 ikasturteko matrikularen prezioan.

Oso pozik gaude aurtengo ikasturtearekin; orain, datorren ikasturtea prestatzen ari gara, eta gure helburu nagusia da jende gehiagorengana iristea. Hala, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak izango ditugu, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko ditugu; Foruko barnetegia urte osoan irekita egongo da.

Izen emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan, edo 673 200 100 eta 946 464 000 telefono zenbakietan. Horrez gain, baita www.aek.eus webgunean ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!