Internet bidez ekarpenak egitera deitu du Nafarroako Elikagaien Bankuak

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 12a, 07:20

Elikagai bankua, artxiboko irudi batean.

Azken hilabeteotan elikagai hartzaileen kopuruak gora egin du eta dohaintzenak, berriz, behera

Marisol Villar Nafarroako Elikagaien Bankuko (BAN) presidenteak "haien alderdi solidarioena online dohaintzen bidez erakusten jarraitzeko" deia egin die herritarrei, enpresei eta erakundeei; izan ere, dohaintza fisikoak amaitu diren arren, "erakundearen online kanpainak aktibo jarraitzen du".

Dohaintzak ekainaren amaierara arte egin daitezke www.bancoalimentosnavarra.org webgunetik, banku-transferentzia, online dohaintza edo Bizum bidez.

BANek beste deialdi solidario batzuetako online dohaintzen "mailari eustera" animatu du, "behar diren elikagaiak une egokian erostea ahalbidetzen dutelako, alferrik galtzea saihestuz". Gainera, "garraioan, biltegiratzean, iraungitze-datan... aurrezten dute", azpimarratu du Villarrek prentsa-ohar batean.

Nafarroako Elikagaien Bankuak antolatzen dituen gainerako kanpaina solidarioetan bezala, bilketa osoaren funtsak lehen mailako elikagaiak erosteko erabiliko dira oso-osorik.

Erakundeak ohartarazi duenez, azken hilabeteetan gora egin du pertsona hartzaileen kopuruak (26.200 pertsona), eta "inflazioaren eta lehengai faltaren ondorioz dohaintzak nabarmen jaitsi dira". Horregatik, pertsonako banatzen diren hileko kiloak 12,80 kg-tik 10,9 kg-ra murriztu behar izan dira 2023an.

Bildutako elikagai fisikoen hasierako balantzeari dagokionez, maiatzaren 12an eta 13an, 142.000 kilo elikagai fisiko bildu ziren, 44.631 euro supermerkatuetako bonuetan eta 55.500 euro BANi zuzenean emandako dohaintzetan.

"Kopuru handiak dirudite, eta egia esan, eskerrak eman behar dizkiogu Nafarroako gizarteari gosearen eta alferrik galtzearen aurka erakutsitako konpromisoagatik. Baina ez dugu perspektiba galdu behar eta gogoratu Nafarroako Elikagaien Bankuak batez beste 300 tona elikagai banatzen dituela hilero ", ondorioztatu du Marisol Villar erakundeko presidenteak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!