Laura Txibite saridunak saria eskertu du, eta bere hitzaldian idazteko motibazioez hitz egin du. "Ezin dugu alde batera utzi literatura zein beharrezkoa den, eta arte osoa, oro har, pentsamendu kritikoa garatzeko, mundu posibleak, hobeak edo okerragoak sortzeko, eta, horrela zer nahi dugun konturatzeko. Neure bizitzan maitasuna, heriotza, pribilegioa edo menderatzea zer zen jakin baino lehen, liburuetan irakurri nuen, eta horri esker, inguruan nuenak nola funtzionatzen zuen gutxi gorabeherako ideia bat egin ahal izan nuen ", adierazi du.
Txibite jarduneko lehendakariak sarituaren lana goraipatu du, "gizarte honi distantzia pixka batekin, baina leporatzen zaien atxikimendu faltarik gabe, begiratzen dioten gazte belaunaldi batekin konektatzeko balio duelako". Zentzu horretan, lehendakariak azpimarratu du sari honek balio handia duela "belaunaldien arteko ate bat irekitzeko, gaurko helduei biharko helduek idatziko duten etorkizuna erakusteko".
Maria Txibitek, halaber, instituzioek sortzaile artistikoei ematen dieten babesaren garrantzia azpimarratu nahi izan du. "Sari honek ezingo luke izen gardenagorik izan: Talentu Artistikoaren Sustapen Saria. Hau da, arteetan aritzen diren gazte nafarrei laguntzeko saria ", esan du.
Zentzu horretan, presidenteak nabarmendu nahi izan du "erakunde publikoek XXI. mendeko mezenas izateko erantzukizuna" dutela. "Kultura baita etorkizunerako utziko dugun arrastoa, guztion ongia hobetzeko asmoz", gaineratu du.
Talentu Artistikoaren Sustapen Saria bnatzen den laugarren aldia da. Aurreko sarituak honako hauek izan dira: Iván Carmona (2020), Martxel Rodriguez (2021) eta Sofía Esparza (2022). Txibite Literatura Konparatuetan graduatu zen Granadako Unibertsitatean, eta ohorezko matrikula lortu zuen Gradu Amaierako lanean. Gaztelania atzerriko hizkuntza gisa irakasteko masterra eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako masterra egin ditu.
Bere lehen saria 2018ko Granadako Unibertsitateko liburutegiko Literatur Lehiaketan izan zen, Nafarroako "Entre iguales 2018" mikrokontakizun lehiaketako Lehen Sariarekin batera. Era berean, 2020ko Gazte Artearen Topaketen Lehen Saria eskuratu du 'Regreso a lo Analógico' kontakizunarekin, eta 2021ean ere bai, oraingoan '¿Y a ti qué te trae aquí?' antzezlanarekin.