LAB sindikatuak esklusibotasuna kobratu eta alor pribatuan aritzen zirne osasun arloko hainbat zuzendari eta atal-buruen kasua eraman du Ustelkeriaren aurkako bulegora. Honek arrazoia eman dio, iruzur zantzuak ikusi ditu eta lehendabiziko aldiz prozedura ireki. LABek ohartarazi duen bezala, "Kontratazioan ingeniaritza bat dagoela berresten da, eta horrek arau ororen aurka, atal-buruen ordainsaria kobratu eta klinika pribatuetan lan egiteko aukera eman die". Kontratu ingeniaritza horiek, Osasun departamentuaren zuzendaritzaren ardura dira, izendapen formalik egin gabe ari baitira hainbat pertsona burutza lanetan alor publikoan, aldi berean sektore pribatuan egiten duten beren jardueraren berri publiko egiten dutela. Ustelkeriaren kontrako bulegoak dio salatutakoak baino kasu gehiago egon daitezkela.
Ikerkuntzaren pribatizazioan aurrera
Osasungintzaren pribatizazioa ez da profesionalen esklusibotasunaren iruzurrera mugatzen. LABsindikatuak salatu du ikerkuntza medikuan Osasun departamentuak ustez bilatu duen pribatizazioa, IDISNA institutoaren bitartez. LABek salatu duenez, behin kasua publiko eginda, aurrera jarraitu du departamentuak, Navarrabiomed publikoa edukis hustuz eta Idisna indartuz. Sindikatu abertzaleak ohartarazpena egin du, aditu talde baten txostena eskutan, ikerkuntza medikuarne pribatizazio honen arriskuez, aitortza publiko eta funts publikorik gabe gera baitaiteke nafar ikerkuntza.