"Herri Urrats-en pairatu dugun erauntsiaren adinako elkartasuna behar dugu"

Juan Kruz Lakasta Zubero 2023ko mai. 15a, 11:54

Hainbat bide zabaldu dituzte Ipar Euskal Herriko ikastolei elkartasun ekonomikoa helarazteko.

 

Uholdeen poderioz, atzo area bakarreko eta egun erdiko Herri Urrats festa egin zuten Senperen, Ipar Euskal Herriko ikastolen alde. Sekaskako buru Ur Gorostiagak Metropoli Forala saioan azaldu duenez, "atzo bizitakoa ederra izan zen, Euskal Herri osotik etorritako jendeak sostengua adierazi baitzuen", baina "bildutako dirua egindako gastuak estaltzeko ere ez da aski", eta sos gehiago biltzea ezinbestekoa zaie "urteari aurre egin ahal izateko". Hori horrela, hainbat bide zabaldu dituzte, ekarpenak jaso ahal izateko (ikusi beherago). 

Honatx Ur Gorostiagari egindako elkarrizketa:

Nola joan zen atzoko ospakizuna? 

Egia erran bagenuen alerta laranja bat hamabiak arte. Ordura arte ezin genuen ibilbidea zabaldu ordura arte. Goiza aski lasai joan bazen ere eguraldi aldetik, hamabietan ireki genuenean sekulakoa bota zuen, zerua buru gainera erori zitzaigun, justu ireki genuen momentuan. Baina benetan harrigarria izan zen jendeak zein jarrera iuzan zuen, izan familiak haurrekin, izan adinekoak. Denak txintxo-txintxo euripean busti ziren, euskaraz blai egin zuten. Ikaragarria. Badira irudi batzuk ez ditudanak sekula ahantziko, begietan, buruan atxiki nituen eta bihotzetik, zinez, eskerrak Euskal Herri osotik etorri ziren jende horiei guztiei. Bazekiten sostengu hori behar genuela, indar hori behar genuela aurrera segitzeko, eta alde horretatik zinez bikaina izan zen atzokoa.

Zertarako behar duzue sostengua?

Gure egoera zinez zaila da. Hemen oraindik ikastolak legez Konstituzioaren aurkakoak dira. Diru laguntzak lortzeko sekulako zailtasunak ditugu. Beraz, Herri Urrats guretzako urte bat irauteko ezinbesteko tresna da. Eguraldiak baldintzatua izatea ikaragarria da. Larunbatean erabakia hartu behar genuenean, utzi ala ez, zazpi areatik bakarrera jauzi ala ez, negarrak ere izan ziren. Biziki erabaki zaila zen eta erran genuen: aitzina eginen dugu ahal den bezala, gune bakarrarekin. Uste dut kontent izatekoa dela behintzat hori egin izana, jendea etorri baitzen sostengua ematera. Orainbehar dugu izan diren uholdeen adinako sustengo bat, egun erdi batez eta area bakarrean egin zen Herri Urrats batek ez zituelako estaltzen egin diren gastuak ere.

Gogora datorkigu 2003ko Irunberriko Nafarroa Oinez. Orduan ere erauntsi meteorologiko handia izan zen. Eta orduan ere jarraian elkartasun erauntsia heldu zen. 

Hainbat bide zabaldu ditugu elkartasuna jaso ahal izateko. Horietako batzuk ez genituen ezagutzen. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak Bizum kontu bat ere zabaldu digu. Izan ere, Ipar Euskal Herrian Bizum ez dakigu zer den. Hegoa Euskal Herrira joaten garenean eta jendea poteatzen hasten denean aipatzen digutenean Bizum kontu hori ez dakigu zer den. Biana badirudi dirua biltzeko modu bat dela, eta hori ere sortu da.

-Herri Urrats denda.

-Bizum: dohaintzen atalean Herri Urrats bilatzea aski da ekarpena egin ahal izateko. Zenbaitetan honako kode hau ere beharrezkoa da: 07508.  

-PayPal: hemen sakatuz.

-Kontu korronteak:

Caisse d'épargne FR76 1333 5000 4008 9397 1116 819 

Laboral Kutxa ES87 3035 0059 8205 9073 1197

Kutxabank ES98 2095 5045 8710 6117 7332

Crédit Mutuel FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107

Argazkia: EITB

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!