Nafarroako museoek 'Jasangarritasuna eta ongizatea' lemapean ospatuko dute haien eguna

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 10a, 07:18

Nafarroako Museoa (Argazkia: Nafarroako Gobernua).

Museoen Nazioarteko Egunean komunikazio kanpaina jarri du abian Nafarroako Gobernuak, haien lanaren garrantziaz sentsibilizatzeko. 

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea erakundeak, Museoen Zerbitzuaren bitartez, hainbat ekintza egingo ditu maiatzean zehar Museoen Nazioarteko Egunaren inguruan. Eguna maiatzaren 18an, ostegunarekin, ospatuko da. Nazioarteko Museoen Kontseiluak 1977an eratutako ospakizuna da. Nafarroako museoentzat aurten hautatu duten leloa 'Jasangarritasuna eta Ongizatea' da.

Nafarroako Gobernuak hiru museo kudeatzen ditu: Nafarroako Museoa, Karlismoaren Museoa eta Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoa. Horiez gain, foru erkidegoan hamabi museo eta bilduma museografiko iraunkor daude: Jorge Oteiza Fundazio Museoa, Julian Gaiarre Museo-Etxea, Gustavo de Maeztu Museoa, Berbintzanako Las Eretas Museo eta Aztarnategi Arkeologikoa, Tulebrasko Monasterioaren Karitateko Andre Mariaren Monasterioko Museoa, Tuterako Museoa, Muñoz Sola Arte Modernoaren Museoa, Zubietako Errota Ekomuseoa, Nafarroako Unibertsitatea Museoa, Henri Lenaerts Zentroa, Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoa eta Xabierko Gazteluaren Museoa.

Horietan guztietan sarrera doakoa izanen da maiatzaren 18an. Horretaz gain, jarduera eta ospakizunen eskaintza zabal bat prestatu dute, eta webgune honetan kontsulta daiteke. Mikro-toki honetatik, Europako Museoen Gauaren (maiatzak 13) hala nola 2023 Museoen Nazioarteko Egunaren gaineko informazio osatu eta eguneratu bat dakarren agenda bat eskaintzen da. Halaber, esparru honetan, ‘Nafarroako Museoak’ marka osatzen duten zentro guztien datu interesgarriak eskura jartzen dira.

Aurreko urteetan bezala, Nafarroako Filmotekak ospakizun honetan parte hartuko du maiatzaren 18an, Iñaki Alforjak elaboratutako Nafarroako Museoak ikus-entzunezko sektorialaren proiekzioarekin zein Asunción Domeño doktorearen eskutik aurkeztutako H.G.Clouzoten (1956) El misterio Picasso (Picassoren misterioa) filmarekin.

Beraz, 2023 Museoen Nazioarteko Eguna, ‘Nafarroako Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea’ lemapean, aukera bikaina da Nafarroako museo eta bilduma museografikoek, dagozkien komunitateen zerbitzura, kultura erakunde ireki modura betetzen duten zeregina aldarrika dezaten, eskuragarriak, inklusiboak izanik eta egungo gizartearen eskariekin egokitzeko etengabe eguneratuz.

Nafarroako Gobernuaren museotako jarduerak

Nafarroako Gobernuaren hiru ekipamenduek hurrengo egunetan bisita lagunduak eta Museoen Nazioarteko Egunaren inguruan prestatutako askotariko jarduerak eskainiko dituzte, horiek guztiak doakoak izanik.

Nafarroako Museoak bere lehenengo jarduera maiatzaren 11n, osteguna, ospatuko du Maria Jimenezen Meditaciones behin-behineko erakusketarekin. Bestalde, hilaren 13an, larunbata, Europako Museoen Gaua ospatuko da, zeinetan Aquerreta...y semejanza. Heian Shodan eta Meditaciones behin-behineko erakusketen irekitze-ordutegia 23:00ak arte luzatuko den, kasu bietan sarrerekin.

Maiatzaren 18an, osteguna, Museoko maisulanetara bisita gidatua egingo da (gaztelaniaz eta euskeraz) 11:30etan. Bisitak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Historia eta Ondarea graduko praktiketako ikasleek egingo dituzte. Jardunaldiak 12:30etan jarraituko du, Pompeloko foro erromatarraren kokagunean (Nabarreria, Kuria eta Konpainia kaleak) barrena ibilaldi bat eginez eta kale horietan bertan kokatutako aurkikuntzak erakusgai jarrita dituzten museoko aretoetara bisita bat eginez, Pompeloko Togadunaren estatuarekin amaitzeko. Jarduera, zeinen iraupena 90 minutukoa izango den, doakoa izango da, Olaia Nagore gidariaren eskutik. Topalekua Katedrala izango da.

17:30etan eta, Angel Maciasen eskutik, Aquerreta … y semejanza. Heian Shodan erakusketara bisita gidatua egingo da, gaztelaniaz. 19:30etan, Nafarroako Filmotekan H.G.Clouzoten ‘El misterio Picasso’, 1956 (80 min.) proiektatuko da. Proiekzio hau, Asunción Domeño Martínez de Morentin doktoreak aurkeztuko du, ‘Nafarroako Museoak’ ikus-entzunezkoaren ondoren.

Horrez gainera, Nafarroako Museorako sarbidea doakoa izango da, ostegunetik, hilak 18, igandera arte, maiatzak 21, biak barne, bere ohiko ordutegian.

Carlismoaren Museoak bere jarduerak maiatzaren 16an, asteartea, abiaraziko ditu ‘Porque hoy puede ser ayer’ programaren inaugurazioarekin, zeinek Ángela Moreno artistaren presentziarekin kontatuko duen. ‘Reflexiones desde el arte contemporáneo’ programaren baitan, proiektuak artista iruindarraren jatorrizko lanen instalazio bat proposatzen du, erakusketa iraunkorrean eta museoko patioan.

Maiatzaren 18an, osteguna, Museoko bisita dohainik izango da. 12:20ak eta 14:00ak artean, DIM 2023aren gaineko “Hoy por hoy” (Cadena SER) irrati-programa bereziaren zuzeneko emanaldia egingo da Karlismoaren Museoko patio arkupetutik, aforoa osatu arteko doako sarbidearekin.

Jarduerak Lizarrako museoan amaituko dira, maiatzaren 20an, larunbata, NAVARK-en eskutik erakusketa iraunkorrera 16:30etan euskeraz eta 17:30etan gaztelaniaz gauzatuko diren bisita gidatuekin.

Azkenik, ‘Julio Caro Baroja’ Nafarroako Museo Etnologikoakgidatutako bisita bi antolatuko ditu Txaro Mateo arkeologo eta etnologoaren eskutik. Lehenengoa maiatzak 20ko, larunbata, 17:00etan egingo da Museoko bildumetara; bigarrena berriz, maiatzak

21ean egingo da 11:00etan, museoko bildumetara. Bisita biak gaztelaniaz egingo dira eta derrigorrezkoa izango da aurretiaz izena ematea 48 55 35 56 telefonoan edo bestela museo.etnologico.navarra@navarra.es emailean; mugikortasun murriztuko pertsonen kasuan, eraikinaren ezaugarriak direla-eta, ez dira gomendatzen.

Jarduera hauez gain, Museo Etnologikoak joan den maiatzaren 4an eta Nafarroako Filmotekan, ‘El Bocal: un poblado en Navarra para el Canal Imperial de Aragón’ dokumentala proiektatu zuen.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!