13 urterekin hasten dira nafarrak alkohola edaten, estatu mailako adinik baxuena

Euskalerria Irratia 2023ko mai. 4a, 18:50
arikoitz Mendigutxia Nafarroako Gizakia Helburuko Suspertu programaren zuzendaria.

Gizarte ereduaz hausnartzera dei egin du Suspertuk eta prebentzio plan orokor baten beharra azpimarratu du.  

Suspertuk Nafarroako Gizakia Helburu taldearen Zailtasunak dituzten Nerabeei eta haien Familiei laguntzeko Programak prebentzio-programaren iazko jarduerari buruzko datu “kezkagarriak” aurkeztu ditu gaur. Nafarroan 13,6 urterekin hasten dira nerabeak alkohola kontsumitzen eta estatu mailan 14,1 urterekin. Datuak ikusita "gizarte gisa zer prebentzio-eredu nahi dugun hausnartzeko" deia egin du ostegun honetan Suspertuk. 

2022aren amaieran argitaratutako ESTUDES Bigarren Hezkuntzako gazteen drogen kontsumoari buruzko inkestaren arabera Nafarroa "nahiko kaltetuta ateratzen zen", eta "alkoholaren kontsumoan liderra zen, ez bakarrik kontsumoaren prebalentzietan, baita kontsumoaren goiztiartasunean ere". Halaber, botiloiari dagokionez Nafarroako nerabeak lehenengo tokian agertzen dira. 

Gazteen alkohol-kontsumoari erreparatuta, Foru Erkidegoa buru izateko arrazoien inguruan hauxe azaldu du Garikoitz Mendigutxiak, Suspertu prebentzio-programaren zuzendariak: "adingabeak ez dira modu arrazionalean drogak kontsumitzera hurbiltzen", baizik eta "sozializazio-esperientzia batetik, besteek zer egiten duten ikustetik". Gaineratu duenez, "festarekin, alkoholarekin, herrietako jaiekin, Sanferminetako ‘botilodromoarekin’... oso lotuta dagoen eredua dugu". “Zein da guk helduak bezala bidaltzen dugun eredua? Alkohola egon behar da beti antolatzen dugun edozein ospakizunen alboan?”, nabarmendu du zuzendariak. "Ezin dugu normaltzat hartu mutil edo neska bat 13 urterekin alkohola kontsumitzen hastea", azpimarratu du Mendigutxiak. Hala ere, datu horiek gorabehera, "gehienek ez dute drogekin arazorik izango", zehaztu du.

Bestalde, horren harira, Mendigutxiak ohartarazi duenez, "droga legalak kontsumitzen goiz hasteak beste kontsumo batzuetan hasteko probabilitatea handitzen du". Horregatik, "gizarte gisa zer prebentzio-eredu nahi dugun hausnartzeko eta esertzeko" deia egin du, eta adierazi du "prebentzioa ez dira ekintza puntualak izan behar", baizik eta "plan baten parte" izan behar duela. Dagoeneko plan orokor bat dagoela adierazi du Suspertuk, baina “osasun krisia dela eta baztertu zen eta ez da oraindik martxan jarri



EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!