"Orain arte Nafarroan, ikerkuntza publikoa instituzio publikoak egiten zuen, Navarra Biomed-Miguel Servet Fundazioaren bitartez" azaldu du LAB sidnikatuko Nafarroako arduradunak; "UPNren garaian IdisNA Fundazioa sortu zuen, alor publikoaz gain, Opus Deiren parte hartze garrantzitsuarekin. Orain Gobernuak erabakia hartu du entsegu publiko horiek, fundazio horren bidez egiteko". Salaketa, sindikatuak egin duen ikerketaren ondorio da, "Jaso genuen salaketa anonimo bat, posta elektronikoan; LABetik kontraste lanen ondorioz, baieztatu dugu Navarrabiomedeko langileek presioak jasotzen dituztela, orainarte egin dituzten entsegu kliniko ta proiektu horiek guztiak IdisNAren eskuetan eta izenean egiteko". Ez dute presio bera jaso ordea CIMA eta Opus Deiko klinikako ikertzaileek. "Opus Deik erabateko kontrola irabazi nahi du osasun ikerketan eta gainera horrez gain bere estrategia ezarriko du" salatu du Imanol Karrerak.
Egoera honek izan du dagoeneko ondorio bat. Estatu mailan, alor publikotik ikerkuntza zientifikorako funtsak eta egiaztapenak egiten dituen Calos III.aren institutoak bertan behera utzi du Nafarroako akreditazioa, alor pribatuaren gehigizko presentzia ikusita. "Bat egiten du gure iritziarekin, eredu erabat publikoa defendatzen duelako" adierazi du Karrerak.
Zuzenean bi izen aipatu ditu LAB sindikatuko arduradunak, "Honen atzean Carlos Artundo (Osasunbideko zuzendaria) eta Alfredo Martinez (Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko kudeatzailea) daude. Beraiek hau guztia argitu beharko dute edo bestela beren ardura politikoak utzi". Eta gaineratu du: "Salatu dugu esklusibotasunaren inguruan egiten ziren praktika txarrak, salatu genuen mutuen inguruan Gobernuak zuen asmoa gure osasuna mutuen esku uzteko eta gaur osasun ikerketan norabide berean egin nahi duena salatu dugu, argi daude zein den exekutibo honen estrategia pribatizatzailea".