Nafarroako enplegu zerbitzu publikoen bulegoetan erregistratutako langabeziak behera egin du azken urtean. Iazko urtarrilean baino 416 langabe gutxiago daude egun, %1,30 gutxiago. Hala, 31.610 pertsona daude langabezian guztira Nafarroan, Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak astearte honetan jakitera eman duenez.
Erregistratutako 31.610 langabeetatik, 12.727 gizonak dira eta 18.883 emakumeak; 2.828 25 urtetik beherakoak dira (1.453 gizon eta 1.375 emakume) eta gainerakoak, 28.782, adin horretatik gorakoak (11.274 gizon eta 17.508 emakume).
Sektoreka, gehienak, 21.464, zerbitzuen sektoreari dagozkio; 4.112 Industriari, 1.495 Nekazaritzari eta 1.410 Eraikuntzari. Gainerakoak, 3.129, Aurreko Enplegurik Gabekoen taldekoak dira.
Abenduan 117 langabe gehiago izan dira Nafarroan aurreko hilaren aldean, %0,37 gehiago. Igoerarik handiena industrian izan da (155 langabe gehiago), ondoren Zerbitzuetan (65 gehiago) eta Eraikuntzan (39 gehiago). Nekazaritzan 76 langabe gutxiago daude, Aurreko Enplegurik Gabekoen taldean bezala (66 gutxiago).
Kontratazioari dagokionez, Ministerioak adierazi du Nafarroan 22.255 kontratu sinatu zirela abenduan, 17.924 aldi baterakoak eta 4.331 mugagabeak.
Nafarroako prestazioei dagokienez, 10.162 eskaera egin dira eta 9.326 alta eman dira. Guztira, 16.360 pertsona dira langabezia-prestazioaren onuradun, 9.602 kontribuzio-prestazio baten onuradun, 6.166 sorospen eta 592 laneratze-errenta.
Nafarroan 2.319 langile gutxiago daude Gizarte Segurantzan afiliatuta abenduan, aurreko hilean baino %0,77 gutxiago. Urteko datuei dagokienez, ordea, afiliazioa 4.301 pertsonatan hazi da, 2021eko abenduan baino %1,45 gehiago, eta 299.966ra iritsi da.