Aberastasun handien gaineko zergak ez du eraginik izango Nafarroan, Ondarearen gaineko zergaren bidez kobratuko baita

Iosu Ganuza Garcia 2022ko abe. 28a, 13:42
Elma Saiz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, eta María Jesús Montero, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko ministroa, gainontzeko ordezkariekin bileran. Iturria: Nafarroako Gobernua

Banketxeei ezarritako tasari eta beste batzuei dagokienean datozen bi urtetan 104 milioi euro inguru kobratzea espero du Foru Gobernuak. 

Nafarroako Gobernuak 104 milioi euro biltzea aurreikusi du 2023an eta 2024an, Espainiako Gobernuarekin hitzartu dituen zerga berrien kudeaketaren bidez; besteak beste, bankuei edo energiari ezarritako zergak, edo berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zergen diru bilketaren parte hartuko du bere gain Foru Erkidegoak.

Estatuan ezarriko den fortuna handien gaineko zerga berriaren kasuan, Nafarroak bere gain hartuko du bere araudi propioarekin, baina praktikan ez da aldatuko diru bilketa hori, Foru Erkidegoan ondarearen gaineko zergak indarrean jarraituko baitu. Arlo horretan Nafarroaren autogobernua indartuta ateratzen dela zehaztu du Elma Saiz Ogasun kontseilariak.

Saizen arabera, egun garrantzitsua da gaurkoa Nafarroarentzat Hitzarmen Ekonomikoaren Negoziazio eta Koordinazio Batzordeen gaurko bilerek "balioan" jartzen baitituzte Gobernu zentralaren eta Foru Erkidegoaren arteko "harreman sendoek, autogobernantzan sakondu, aurrera egin, besterik egiten ez baitute".

Elma Saizek azaldu duenez, "Nafarroaren eskumenen defentsan sakontzen duten akordioak sinatu dira, Estatuko Administrazioarekin den aldebiko harremanetik abiatuta". "Nafarroaren autonomia indartzen da, sortzen ari diren zerga-figura berriak kudeatu eta biltzerakoan", nabarmendu du.

Kontseilariak azaldu duenez, energia eta finantza erakundeei ezarritako aldi baterako kargen kasuan, Nafarroak Espainia osoan 2023an eta 2024an sortutako diru-sarreren bolumenaren % 1,6 jasoko du. Berrerabili ezin diren plastikoen kasuan aldiz, Nafarroan ekoizten diren produktuen ekoizleei aplikatuko zaizkie.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!