Aurrekontu akordioa lortu dute Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko aza. 4a, 14:52

Hamabost milioi euroko ekarpena egin du EH Bilduk aurrekontuen lege proiektuan. Gaur abiatu dute legearen tramitazioa parlamentuan, eta abenduaren 22an onartuko dute, neurri fiskalen arauarekin batera.

Nafarroak aurrekontu orokor berria izanen du 2023an. Akordioa lortu dute gaur goizean Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk. Laugarrenez ahalbidetuko ditu lehegintzaldi honetan, beraz, kontuak alderdi subiranistak, abstentzio bidez. Gobernuaren iritziz, bi sinatzaileek oinarriak ezarri dituzte beste urte batez, "ekonomiaren egonkortasuna ziurtatzeko". Sinatu duten akordioa eskertu gaur Elma Saizek, onarpena baieztatua dutelako parlamentuan.

Eredu sozial ekonomiko eta politikoetan, hala ere, desadostasunak izan dituzte. Horiek onartuta, baina, pozik azaldu da EH Bildu ere, "eskuinarekiko alternatiba eraikitzen jarraituko" dutelako. Erabaki politikoa dela azpimarratu du Bakartxo Ruizek.