LABek "hezkuntza itunaren puntu asko literatura" direla kritikatu du

Iosu Ganuza Garcia 2022ko urr. 5a, 18:21

LAB sindikatuaren elkarretaratzea Hezkuntza departamentuaren aurrean. Artxiboko irudia.

Ohar bidez adierazi du proposamenak ez diela "hezkuntza erronkei erantzuten".

LAB sindikatuaren Hezkuntza arloak ohar bidez Hezkuntza departamentuak proposaturiko Hezkuntza Itun Soziala kritikatu du.

Hasteko eta behin adierazi du emaitza "etsigarria" izan dela eta proposamena ez dela originala. Izan ere Arga kaleko egoitzatik ohartarazi dute ez duela "ezer berririk jaso eta une honetan ditugun erronkei ere" ez diela aurre egiten. Gaineratu du euskarazko hezkuntzaren beharrei ere ez diela erantzuten besteak beste "zonifikazioa eta borondatezkotasunera mugatzen" duelako eta "erreferentziazko atzerriko hizkuntzetako elebitasun- eta ikaskuntza-programei alfonbra gorria" zabaltzen diela. Horregatik kezkatuta agertu dira izan ere "familiek ezin dute aukeratu seme-alabentzat nahi duten komunikazio-, jolas- eta bizi- hizkuntza".

Honetaz gain kezka azaldu du LABek "eskola publiko komunitario baterantz" pausorik ematen ez delako, "gaia zuzenean baztertu" dutelako eta gainera "trantsizioan Elizaren eskolei eman zitzaizkien erraztasunei eta pribilegioei, ordea, eutsi" egiten dielako Hezkuntza Itun Sozialaren testuak. Gai horri begira "LABek egungo eskola publikoaren eta bokazio publiko/komunitarioko itunpeko eskolaren arteko konfluentzia estrategikoa" defendatzen jarraituko duela berretsi du.

Azkenik abertzaleen sindikatuak kritikatu du adostutako puntu asko “Administrazioak hartzen duen esparruaren mende” geratzen direla eta beraz "une bakoitzean ezartzen diren dekretuen eta aginduen arabera aplikatuko" dituztela. 

Bestalde ados azaldu dira kalitate-maila egokiak bermatuko dituzten ratioak lortzeko helburuarekin baina ohartarazi dute "puntu hori jasota" dagoela jada "Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunean, zeina bete ez den -eta 2022ko abuztuaren 31tik iraungita dago-, neurri batean bere legealdi osoan gaiari heltzeko ahaleginik egin ez duelako".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!