Bederatzigarren artea Iruñean da. 2022ko irailaren 2tik urriaren 2ra bitartean, Nafarroako Komiki Azokaren XIII. edizioa ospatuko da Iruñean, Lizarran eta nobedade gisa, Azagran. Tiza, komikia sustatzeko elkarteak antolatzen du eta aurten ekimenean 30 jarduera baino gehiago antolatu dira. Mahai-inguruak, tailerrak, ale sinadurak, artistekin topaketak, eta noski, erakusketak.
Bederatzigarren artea ospatzeko jarduerak zazpi egoitzetan banatuko dira eta 18 erakusketa egongo dira ikusgai. Alberto Rodríguez Nafarroako Komikiaren Azokako zuzendarietako bat da eta argitu duenez aurtengo azokaren ardatzak gazteengana hurbiltzeko Manga komikia eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlana izango dira.
Bigarrenari, unibertsitateko publikoari heltzeko, hirugarrenez Flavita Banana ilustratzaileak tailerrak eta hitzaldiak eskainiko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Era berean bertara gerturatuta, artistaren irudi eta umoreaz gozatzeko erakusketa bat dago ikusgai.
Artisten artean Georgia O’keeffe obra nagusia egin duen Maria Herreros, edota Anabel Colazo, Jaime Martín, Javier de Isusi edo Patxi Huarteren lanak aurkitu daitezke; euskarak ere tartea baduelako. Hortaz, zentzu guztietan, Rodriguezek azpimarratu duenez, guztientzako azoka da Nafarroako Komikiaren Azoka, ez da soilik zale sutsuenentzat zuzenduta.
Eskaintza anitza eta publiko zabal bati zuzendutako Komikiaren Azokan gainera, Zart! komiki aldizkariaren laugarren alea eskuragarri egongo da. Animatu eta ez ahaztu, sarrera doakoa dela. Informazio gehiago eskuragarri hemen: https://salondelcomicdenavarra.com/