2018. urtean azaldu ziren Glovo bezalako enpresetako banatzaileak Nafarroan. Hasieratik ikusi zen haien lan egoera eta baldintzak ez zirela zuzenak. "Enpresa bakar baten menpe lan egiten zuten arren, autonomo bezala eman behar zuten alta gizarte segurantzan" azaldu du LABeko Berta Garciak. Lnagileen mobilizazio eta salaketek lortu zuten egoerari buelta ematea eta estatuko gobernuak "Rider Legea" onartu zuen, langile hauendako egonkortasun eta duintasuna bermatze aldera. "Hala eta guztiz ere, urte hauetan Glovok ez du bere jarrera aldatu eta autonomo moduan mantendu ditu langileak" salatu du Garciak, "Ez dute oporretarako eskubiderik, ezin dituzte bajak hartu...badaude langileak lau urtetan ez dutela jai egunik izan. Egoera erabat prekarioa da". Prekaritate honek gainera, sektore zaugarrieneti eragiten die, "Oso lantalde razializatua da banatzaileena" azaldu du LAB sindikatuko arduradunak, "Beste lanetan atea itxita topatzen duten pertsonek jotzen dute honetara".
LAB sindikatuak Glovoren inpunitatea salatzeaz gain, kasu honen aurrean instituzioen utzikelia ere agerian utzi nahi izan du, enpresari nahieran aritzeko aukera eman zaiolako.