Nafarroako Gobernuak zurezko eraikuntza jasangarriaren aldeko apustua egin du Agoitzen

Euskalerria Irratia 2022ko abu. 9a, 13:40
Agotzenearen proiektuetako baten eraikina.
  • Eraikuntza eta bizimodu jasangarria gero eta ohikoagoa da eta demandak eskaintza gainditzen du.
  • Ander Magallon Agotzeneako kideak aldaketa berandu datorrela uste du.

Nafarroako Gobernuak zurezko eraikuntza jasangarrian diharduen Madergia enpresa aurkeztu du eta Agoitzeko industrialdean ezarriko da fabrika. Bestalde, 30 lanpostu zuzen inguru, eta jardueratik eratorritako beste 30 sortuko dira honi esker. Jose Maria Aierdi lehendakariordeak azaldu duenez, eraikuntza jasangarria bultzatzea da helburu, zurezko estrukturen bitartez. Bestalde, Agoitz eta inguruko herrien ekonomia berpizteko eta lanpostuak sortzeko balioko duen proiektua da. 

Helburu hauekin bat egiten duten hainbat enpresa badira jada Nafarroan aritzen direnak, haien artean Agotzenea. Lau urte daramatza Ekohezkuntzako espazioa eta proiektu integral jasangarriak gauzatzen eta energia berriztagarriak badituzte oinarrian. Ander Magallon Etxeko Mikrokoperatibako kidea eta Agotzeneako sortzaileetako bat da narabamendu du erabiltzen dituzten materialei eta inguruari garrantzi handia ematen diotela. Denboraren %90 espazio txikietan pasatzen dugu, etxean zein lantokian, eta Magallonen ustez, hori kontutan hartu beharreko zerbait da. Hori dela eta, haien proiektuetan, materiala, ingurunea eta norberaren osasuna ere kontuta hartzen dute. 

Geroz eta ohikoagoa da proiektu jasangarrien aldeko apustuak egitea, naturarekiko errespetuagatik, arrazoi ekonomikoengatik edota norberaren osasunarengatik. Hori dela eta, Magallonek baieztatzen du demanda, eskaintza baino handiagoa dela momentu honetan. Enpresa handiak ere murgiltzen hasiak dira eredu jasangarriagoetan baina dena den, jendeak horrelako proiektuak eta eraikinak exijitzen ditu.

Kontzientzia handitu da bai, baina merkatua oraindik ez dago prest. Hala ere, klima aldaketak eta jada iritsi den krisi energetikoak jasangarritasunari begira jarri gaitu. Magallonek egin beharreko aldaketa bat dela adierazi du eta berandu gabiltzala nabarmendu du. Dagoeneko Nafarroan aldaketa hori hasi da, edo behintzat badira etorkizun jasangarriago baten alde murgiltzen ari direnak. Agotzenean kasu aldaketa hau “ahalik eta erosoen eta ez oso traumatikoa” izan dadin ahaleginetan daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!