Oinak Hodeietan Nafarroako Arte Eszenikoen jaialdia bueltan da abuztuaren 4tik 28ra

Euskalerria Irratia 2022ko uzt. 26a, 13:46

Antzerkia, magia, dantza eta zirkua aire zabalean eskainiko dira Nafarroako 12 herrietan zehar, 16 konpainien eskutik.

Antzerkia, dantza, magia eta zirkua eskaintzen ditu Oinak Hodeietan, arte eszenikoen ikuskizun zikloak. Aurten 16 konpainiek abuztuaren 4tik, 28ra, oinak jarriko dituzte Nafarroako hainbat herri txikietan eta 12 espazio ez konbentzional, ondare-balio handikoak, izanen dira eszenatokiak.

Konpainiez disfrutatzeko aukera eta batez ere, bertako, nafarroako konpainiez eta nafarroako ondareaz gozatzeko aukera da Oinak Hodeietan. Maitena Ezkutari, Baluarte fundazioko kidearen arabera ikuskizunez gain “toki ez oso ezagunak eta benetan harrigarriak ezagutzeko aukera paregabea da”.  

Bertako kultura eta bertako espazioak nagusi dira Oinak Hodeietan jaialdiaren 3. edizio honetan ere. Izan ere, pandemia garan sortutako ekimena izan zen, sektorearekin elkarlanea, sektorea berari bultzada bat emateko. Era berean, despopulazioari aurre egitea du helburu kultura nafar guztien plazetara ekarriz. 

Abuztuaren 4ean Dantza garaikideko bi ikuskizunek emango diote hasiera jaialdiari Arrada Zaharran. Amaiera, abuztuaren 28an izango da Urralgoitin Xabier Artiedaren ikuskizunaren eskutik. Komedia, antzerkia, mimika eta musika erabiliko ditu bere munduan barneratu gaitezen, eta noski, espazioa bera, ikuskizunaren parte bilakatuko da. Artiedak harrera eskertu du “jendea oso zabalik” agertzen delako eta “energia oso polita sortzen da”.

Haya Basoa, Bargota, Lerín, Arraioz eta beste hainbat espazioetan eskainiko dira ikuskizunak, eta euskarazko saioek ere tartea izango dute Nafarroako ondarearen artean. Besteak beste, ‘Amak’ Boga-Boga konpainiaren eskutik, Zirika Zirkusen ‘Aurkitu gabeko altxorra’,eta Atikusen ‘Kijotina Haundia’. 

Programa eta gainerako informazioa webgunean kontsultatu dezakezue, eta sarrera, doan izango da leku guztiak beta arte; baina, oinak hodeitan jarri nahi izatekotan, baimenak eskuragarri daude jada, Baluarteren webgunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!