900. urteurrena ospatuko du Garesek uztailaren 2an

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko eka. 10a, 09:55

Garesek bere sorrera ospatzeko antolatu duen egitaraua aurkeztu du. Ekintza ugari antolatu dituzte, herriaren aberastasuna ezagutarazteko. 

Urteurrenaren hasiera eta ospakizun instituzionala uztailaren 2an izanen da. Hiribilduaren Eguna ospatuko du herriak. Egun horretan Garesko eragile eta elkarteek parte hartuko dute, goizaldetik gauera arte luzatuko den egitarau oparo batean, hain zuzen bertako kultura eta elkarteen lana balorean jartzeko nahiarekin.

11:30etan Udaletxean eginen dute ekitaldi instituzionala, autoritateei harrera eta omenaldiak eginez; 12:00etan herriko kultur taldeen desfilea egingo da, guztiek batera Kale Nagusia zeharkatuko dute eta Mena Enparantzan emanaldiak egingo dituzte, egunerako prestatu den ohikoa den “banderen agurra”-ren ostean. Arratsaldez, Erdi Aroko eta Barrokoko musika emanaldia eta gauean kontzertuak izango dira, eta Larrain Dantza eta zezensuzkoak ez dira faltako. 

Jaialdiak igandean ere izango du jarraipena, Soterrañako Amabirjinaren egunarekin bat eginez, emanaldi eta kontzertuak izango dira egun osoan.

Apirilean egin zen Urteurrenaren aurkezpenaren ostean, zenbait hitzaldi eta ekintza gauzatu dira azkenaldian: maiatzean Nafarroako Parlamentuko Mahaia eta Eledunen bilkura ospatu zen Garesko Udaletxean, eta azken asteetan bertako historia eta gaien inguruko hitzaldi eta ekintzak ere. 2023an ere izanen da ekitaldirik. 

Egitaraua

Uztailak 2: Hiribilduaren eguna

  • 08:00 Donejakueko Auroroen Elkarteak egunsentiko kantuak abestuko ditu.
  • 09:30 Goizeko soinua Garesko Gaiteroak eta Zubiondo Gaiteroak taldeen eskutik.
  • 11:00 Herriko talde eta artisten erakusketa-feria Karrika Nagusian eta Mena Enparantzan. Nafar Laiariak taldearekin, tailerra Mena Enparantzan.
  • 11:30 Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, gaiteroen taldeek lagunduta. Irteera Mena Fundaziotik.
  • 11:30 Hiribilduaren 900. Urteurrenaren ekitaldi instituzionala, Emilio Arrieta Abesbatzak girotua. Udaletxea.
  • 12:00 Kultur taldeen desfilea Vinculo Etxetik Mena Enparantzaraino. Ondotik, banderen agurra eta emanaldia.
    Txirrika Joaldunak, Erraldoi eta Buruhandiak, Garesko Gaiteroak, Zubiondo Gaiteroak, Unión Musical Puentesina, Nafar Laiariak, Txistulari Taldea, Zubia Dantza Taldea, Udal Mazolariak, Udalaren eta Kofradien banderak.
  • 14:00 Bazkari herrikoia, autogestionatua. Mahai eta aulkiak Udalak jarriko ditu. Mena Enparantza.
  • 18:30 Nafarroako Foru Komunitatea 2022 XVII Erremonte Ligaxkarako Sailkatzeko Txapelketa. Zamariain Pilotalekua.
  • 20:00 Soterrañako Salbea eta kontzertua Emilio Arrieta Abesbatzak emana, Erdi Aroko eta Barrokoaren musikaz. Santiago Eliza.
  • 21:30 Larrain Dantza eta Garesko Jota gaiteroen taldeen eskutik. Mena Enparantza. Ondotik, zezensuzkoak.
  • 23:30 Kontzertuak Mena Enparantzan – Conciertos en la Plaza Mena: Argirumaiak, Eztitian

Uztailak 3: Soterrañako eguna

  • 06:00 Donejakueko Auroroen Elkarteak Soterrañako egunsentiko kantua abestuko du.
  • 09:30 Goizeko soinua Zubiondo Gaiteroak taldearen eskutik.
  • 11:30 Meza Nagusia Soterrañako Amabirjinaren ohorean Santiago Elizan. Ondoren, prozesioa Alde Zaharreko karriketan barna, Unión Musical Puentesina taldeak lagundurik.
  • 13:00 Kontzertua Unión Musical Puentesina eta Musika Eskolako ikasleen eskutik. Mena Enparantza.
  • 18:30 Gaitzerdi Txarangarekin kalez-kalea Alde Zaharretik.
  • 20:00 Dantzaldia Mena Enparantzan 
  • 22:00 Ohiko zezenketen eskaera Udalari. Mena Enparantza. Ondotik, Larrain Dantza eta Garesko Jota Garesko Gaiteroak taldearen eskutik. Ostean, zezensuzkoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!