Auzitegiek Skolaeren aurkako helegite bat "onartezina" dela ebatzi dute

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 3a, 07:35

Skolaeren aldeko elkarretaratzea. Artxiboko irudia.

Abokatu Kristauen Fundazioak argudiatu zuen Skolae "biologiaren aurkakoa" dela.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak "onartezintzat" jo du Abokatu Kristauen Fundazioak Skolae hezkidetza programaren aplikazioa arautzen duen foru aginduaren aurka aurkeztutako errekurtsoa. Epaiak dioenez, fundazio horrek ez du legitimazio aktiborik, eta prozesuaren kostuak ordaintzea ezarri dio.

Helegitean, Abokatu Kristauen Fundazioak adierazi zuen Skolae "hezkuntza-proiektu doktrinatzailea" dela, "adingabeengan genero-ideologiari buruzko hainbat kontzeptu" ezartzen dituena eta "gurasoei seme-alabei zer hezkuntza mota ematen dieten erabakitzeko duten eskubidea" kentzen diena.

Era berean, antolakunde horren ustez, programa "kristautasunaren printzipioen eta erlijio hori duten ikasle eta guraso guztien aurkakoa da, eta hainbat gogoeta egiten ditu doktrinamenduak jasotzen dituen alderdiei buruz, hala nola feminismoa, afektibitate sexuala, hizkuntza inklusiboa, irakasgaien ezarpena eta irakaskuntzak". Eta are gehiago. Fundazio honek Hezkuntza Departamentuari leporatzen dio genero-ideologia bat inposatu nahi izatea, "katolikoak eta kristauak diskriminatzen dituen ideologia, biologiaren aurkakoa den heinean".

Bestalde, auzitegiek ondorioztatu dute, hezkidetza-planak ez dio onurarik edo kalterik egiten Abokatu Kristauen Fundazioari, eta, beraz, ezin du errekurritu hura arautzen duen administrazio-egintza. Epaileen iritziz, "elkarteak legezkotasunaren defentsa abstratuzko argudio batean oinarritzen du".

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak azaldu duenez, azaldutako jurisprudentzia aplikatuz, "ideologia eta erlijio-askatasunerako oinarrizko eskubidea zein seme-alabek gurasoen sinesmenekin bat datorren hezkuntza jasotzeko duten eskubidea, ezin dira ulertu printzipio demokratikoen eta oinarrizko eskubide eta askatasunen errespetua sustatzen duen irakaskuntza salbuesteko bitarteko gisa".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!