Dagoeneko eraikia dagoen hiri eremua birpentsatzeko helburuarekin aurkeztu dute Biziberri proiektua

Iosu Ganuza García 2022ko mai. 20a, 11:40
Irrintzi Dorrea, energia-efizientzia hobetzeko lanak amaituta.

 Aierdi presidenteordeak Nafarroako etxebizitzen eta eraikinen birgaitze eta hobekuntza energetikoa sustatzeko plana aurkeztu du.

Nafarroako Gobernuak  Nafarroako etxebizitzen eta eraikinen birgaitze eta hobekuntza energetikoa bultzatzeko helburua duen 'Biziberri/Navarra Rehabilita' Plana aurkeztu du. Sei dirulaguntza lerro ireki dituzte aurten eta haietatik lau Europako Funtsek subentzionatuak izanen dira. 

Biziberri planaren helburua da Foru Gobernuak azken urteotan eraikitako hirira begira jartzeko hasitako bidean sakontzea eta Nafarroako landa-eremuko hiri-inguruneak, auzoak eta herriak eraldatzeko, berreskuratzeko eta biziberritzeko prozesuari ekitea. Betiere etxebizitzen eta eraikinen birgaitze energetikorako esku-hartzeen oinarritik eta hiri-jasangarritasunaren printzipioetatik abiatuta.

Laguntza horiek diru-laguntzak emango dituzte, portzentaje desberdinetan, eta partikularrek, auzo-erkidegoek, kooperatibek, alokairu-enpresek zein toki-erakundeen etxebizitzak edo eraikinak birgaitzeko abian jartzen dituzten proiektuak sustatu nahi dituzte. Laguntzak areagotu egingo dira hainbat faktoreren arabera, bereziki energia gehiago aurreztea dakarten, gizarte-kalteberatasun bereziko egoerei erantzuten dieten edo hiri-sarea berreskuratzen laguntzen duten jarduketetan. Azkenik, planaren beste helmuga bat da etxebizitza-parkea deskarbonizatzea, energia-kontsumoa murriztea, bizilagunen bizi-kalitatea hobetzea zein hiri-inguruneak leheneratzea.

Jose Maria Aierdi presidenteordea eta Eneko Larrarte Etxebizitzarako Zuzendari Orokorrak aurkeztu dute gaia, Kondestable jauregian. 'Biziberri' planak barne hartzen du etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko laguntzen sistema iraunkorra, Nafarroako Gobernuak mantentzen duena.Deialdi berri honetan aparteko beste lau deialdi gehitu dizkio Exekutiboak, eraikinen inguratzaile termikoei, landa-eremuko birgaitzeei – 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan –, lehendik dauden etxebizitza eta eraikinetako energia-eraginkortasunari eta auzoak berroneratzeko jarduketei, hurrenez hurren. Gainera, planak beste bi programa espezifiko batzen ditu eraikin-liburua egiteko eta egoitza-parketik amiantoa kentzeko tratamenduetarako.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!