Poliziaren indarkeriaren biktimen batzordeko dituak hautatu ditu Nafarroako Parlmentuak

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 13a, 08:09

Roldan Jimeno historialaria da batzordea osatzeko Parlamentariek hautatu duten adituetako bat. Artxiboko irudia

Roldan Jimeno, Marta Rodriguez Fouz, Mikel Berraondo Lopez eta Soledad Barberrek bat eginen dute bederatzi lagunek osatutako mahaiarekin.

Nafarroako Parlamentuak polizia indarkeriaren biktimak aitortzeko batzordean hautatu behar zituen lau kideak izendatu ditu.

Mikel Berraondo López Giza Eskubideen aholkulariak, Marta Rodríguez Fouz soziologoak, Roldan Jimeno Aranguren historialariak eta Soledad Barber Burusco legelariak beteko dituzte batzordeak aurreikusten dituen bederatzi eserlekuetatik lau.

Batzordea 2019ko martxoan onartutako foru legearen funtsezko mekanismoa da. Honek ebatziko du biktimen artean zeinek duen eskubidea kalte-ordain ekonomikoak jasotzeko eta arreta sanitario eta psikologikoa jasotzeko.

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-Ek azkenean ados jartzea lortu zuten eta lau adituen izendapenei argi berdea eman zieten. Navarra Sumak ez du adituen hautaketaren eztabaidan parte hartu ezta batzordea osatzeko hautagairik proposatu ere.

Barber, Berraondo, Jimeno eta Rodriguezek bat egingo dute 9 adituko osatutako mahaian Martin Zabalza Bakegintza eta Bizikidetzarako zuzendari nagusiarekin, Josemi Gaston Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendariarekin eta hiru teknikarirekin: Nafarroako Auzitegiko bi peritu eta Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutuak izendatuko duen psikologo bat.

Legebiltzarrari dagozkion lau kideak aukeratzeak beraz eginbeharrekoak amaitzea eta dena prest uztea dakar, legea martxan jar dadin.

Batzordeak udatik bueltan kasuak aztertzeari ekingo dio bestelako oztoporik ez bada behintzat.  PPk eta Voxek Konstituzionalean jarri zuten helegite baten erantzunaren zain egon zen hilabete asko Foru eta alderdien arteko desadostasunak batzordea geldirik egotea eragin du. Gainera hainbat moldaketa egin behar izan dituzte parlamentariek, besteak beste biktimen aitortzari dagokiona eta kalte ordainak ordaintzea eragotziko lukeena, estatuak biktima gisa aitortu ez dituen horiei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!