EH Bilduko hautetsiek argi dute, ezin da haur eskolen gatazka esku batetik bestera pasa arduradik hartu gabe. Gaur, Nafarroako Gpbernuaren egoitza aurrean, Maria Chivite presidentea eta Carlos Gimeno eskuntza kontseilariari gatazkaren arduradunak direla leporatu eta konponbideak jar ditzatela eskatu diote. "Gure ustez, arduragabe eta ulertezin jokatzen du, esan bezala, 0 3 zikloko arazoak udalei zuzentzen saiatzen den heinean.Ez da onargarria Nafarroako Gobernuak bere erantzukizunetik ihes egin nahi izatea ziklo hezitzaile eta ez-asistentzial batean, ezta egoera horren zama udaletara eramatea ere. Departamentua da, toki-erakunde bakoitzarekin sinatzen dituen hitzarmenen bidez, haur-eskolen funtzionamendua aldebakarrez definitzen duena, eta toki-erakundeek ezin dute inolako gairik sartu" salatu du Basaburuako alkatea den Esther Lakastak.
Nafarroako Gobernuak udalengan jartzen du tokiko haur eskolen kudeaketa osoaren zama baina horretarako ez du nahiko finantziaziorik ematen. Ondorioa, zerbitzu pribatizatuak, garestiak eta herri batetik bestera sobera ezberdinak. "Premiazko neurri gisa, besteak beste, egungo egoerari aurre egiteko eta ereduetan uniformetasuna lortzeko finantzaketa-sistema nahikoa eskatzen dugu, kudeaketa publikoaren aldeko apustua eginez. Moduluen finantzaketa % 3,27 eta % 3,89 artean baino ez da handitu azken 10 urteetan, eta KPIa, berriz, ia % 15 igo da.Horrek esan nahi du udal askok zerbitzua kanpora atera behar dutela, Nafarroako zentroen kudeaketa-eredu desberdinak sortuz, eta are gehiago sakontzen du horrelako ziklo batek dakartzan arazoetan" azaldu du Lakastak.
Maiatzaren bian hasiko den greba ekiditeko, udal eta kontzejuetako federazioak egin bezala, EH Bilduko tokiko hautetsiek ere, negoziaketa mahai hirukoitza eskatu dute, 0-3 plataforma, udalak eta gobernua bera bilduko dituena, vaina non gobernuak, bere ardurak bere gain hartuko dituena. Ggogoratu dute, ez dela lehendabiziko aldia egoera honetan daudela, 2014ean Yolanda Barcina garaiko Nafarroako presidenteari, eskoletako giltzak eman zizkiotela, udalek zama bere gain hartu ezin zezaketelako. Gaur, Basaburua, Antsoain, Gares, Leitza, Lesaka, Arbizu eta Agoizko alkateak izan dira agerraldian.