Nafarroako Gobernua "ez dago ados" Navarra Sumak erlijio irakasleei buruz egindako proposamenarekin

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 9a, 13:37

Eskuineko hirukoak proposatu zuen jardunaldia eta kontratuak mantentzea nahiz eta eskola-orduen kopurua murriztu. 

Nafarroako Gobernuak gaur adierazi du ez dagoela ados Navarra Sumak "erlijioko irakasleei buruz egindako lege-proposamenarekin". Foru agintaritzaren iritziz, 2bertan jasotako neurriek sistemaren beharrizanak baino kontratazio handiagoa ekarriko luketelako" eta horregatik, Hezkuntza Sailaren "gastua handituko litzatekeelako, bai 2022ko aurrekontu-ekitaldian, bai hurrengo urteetakoetan".

Lege proposamena egin zuen eskuineok hirukoak proposatuz "erlijio irakasleei kontratuak eta jardunaldia" mantzentzeko "nahiz eta eskola-orduen kopurua murriztu". Horri txosten baten bidez eman dio ezezkoak Nafarroako Gobernuak. Txostenak, bertan jasotako neurriak aplikatzeak "baliabide publikoen kudeaketa onaren printzipioak urratuko lituzkeela" nabarmendu du, "hezkuntza-premiei erantzuteko behar-beharrezkoa den gastua baino handiagoa egitea debekatzen baitute", eta horrek "agintzen duten agintari eta funtzionarioen ondare-erantzukizuna" eragingo luke. Apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak agintzen du hori, 131 eta 132 artikuluetan.

Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza Departamentuaren bitartez, eta PSN-PSOE, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak sinatutako 2019-2023ko legegintzaldi Bizikide, Parekide, Berritzaile eta Aurrerakoirako Programa Akordioa betez, iragarri zuen datorren ikasturtetik aurrera Haur eta Lehen Hezkuntzako erlijio-eskolak LOMLOE lege organiko berrian ezarritako gutxieneko ordutegian emango direla. Hau da, astean eskola-ordu bat Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, eta astean bi ordu Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan.

Aurtengo ikasturtean 145,2 irakasle ari dira erlijo-eskolak ematen ikastetxeetan eta heldu den ikasturterako egindako aurreikuspenen arabera 116,3ra murriztuko dute kopurua. Horrek esan nahi du, Gobernuaren erabakiarekin, ez dela erlijio-irakastordurik izango 28,8 irakaslerentzat. Foru agintariek zehaztu dute "Navarra Sumaren foru lege proposamena aplikatzeak, egungo kontratu eta lanaldiari eutsita, urteko 1.315.974,92 euroko gainkostua" erangingo lukeela.

2023/24 ikasturterako aldiz 56,2 irakasle geldituko dira eskola-ordurik gabe, Nafarroako Gobernuak zehaztu duenez. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!