Duela bi urte, 2020ko otsailaren 28an atzeman zuten Nafarroan lehenengo koronabirus kasua. Gauzak asko aldatu dira, geroztik, seigarren olatua atzean geratzen ari dela uste du Eginok, baina oraindik ere ezjakintasuna dela nagusi gaitzaren inguruan: "Gauza batzuetan aurrera egin dugula garbi dago, txertoa lortu da, botika berriak ere badaude ospitalean... Baina oraindik, seigarren olatua gainditzen ari garela, ez dakigu gauza handirik bihar edo etzi edo hurrengo hilabeteetan gertatuko denaz. Eta, ezjakintasun hori atzera begira ere badago, oraindik ez dakigu birusa nola sortu zen".
Pandemiaren kudeaketak, intzidentziak eta txertaketaren erritmoak osasun sistemaren gabeziak utzi dituzte agerian. Hala, honako erronka hauek ezinbestekotzat ditu Eginok. "Lehen arretaren ahultasuna nabaria zen birusa aurkitu baino lehenago eta hor jarraitzen du. Nik uste dut hor esfortzu handia jarri behar dela, aurrekontuak horretara bideratuz. Zer esanik ez erizain gehiago behar dira eta psikologoak ere bai, edo fisioterapeutak. Horretan ari ari garela uste dut".
Epidemiak eta pandemiak ikertzeko adituak eta aurretiazko neurriak hartzeko aholkulariak ere behar beharrezkoak direla uste du Eginok.