Hastear den ikastetxeetako aurrematrikulazio kanpaina dela eta D ereduan izen emateko deialdi bateratua luzatu dute Sortzenek, Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta NIZEk (Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendarien Elkarteak).
Euskarak Nafarroan "bizi duen gutxitze egoera" kritikatuta, bertako "bi hizkuntzak menderatuz eta heztea ete hori ondorengo ikaskuntza linguistikoetarako oinarria izatea" aldarrikatu dute, eta gaineratu D ereduak hori bermatzen duela.
Hori dela eta argitu dute aurreko egunetan sare sozialen bidez aUPa Euskara! Ahotik mundura lelopean hedadutako kanpainaren muina. Egitasmoak "euskara egungo egoerarako eta etorkizunerako balio positibo eta aberasgarri" gisa aurkeztu dute eta hiru bideo zabalduko dituzte datozen egunetan: lehena bihar, hilak 18an, bigarrena 21ean eta hirugarrena 22an. Honekin batera herritarrei dei egin dieta "D eredua aukeratzeko dituzten arrazoaiak sareetan" parteka ditzaten #aUPaeuskara erabiliz.
Izan ere kanpainak "umeak eskolatzeko unea iritsi zaien gurasoen artean sua piztu nahi du". Euskalgintzaren Kontseiluak ere bat egin du. Ikastetxe publiko eta ikastoletako bozeramailek agirian aldarrikatu dute gainera euskara dela "gure herriak duen bereizgarririk agerikoena","ondasun paregabea eta ondasun hau bizirik mantentzeko, belaunaldi berrian bultzada" behar duela.
Murgiltze ereduaren garrantzia azpimarratu dute "gizartearen adostasun zabala" duelako eta "kohesioa eta aukra berdintasuna bultzatzen dituen eredu arrakastatsua delako". Aurrematrikulazio kanpaina datozen asteetan zabalduko dute.