Lazaro Elizalde: "Osasun publikoa ororentzako da onuragarria, legez duina dela bermatu behar dugu"

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko ots. 16a, 10:13

Osasun publikoa defenda dezagun-Lan-baldintzak hobetu lelopean protesta eginen du Nafarroako Osasun Plataformak, ostiralean, 19:00etan, Baluartetik abiatuta.

Osasun plataformak salatu duenez, pandemiaren aurretik, osasun-sistema publikoa oso ahulduta zegoen, 2008an hasitako krisiari aurre egiteko formula gisa aplikatutako baliabide publikoen murrizketen eta pribatizazio-estrategien ondorioz. Baina pandemiak osasun-sistema publikoaren krisia areagotu du, eta profesionak eta erabiltzaileak etsipenera eraman ditu. "Behin behinekotasuna handiagoa da, eta murrizketa horiek gehien jasan dituena Oinarrizko Osasun Laguntza izan da", azaldu du Euskalerrian Irratian Lazaro Elizaldek. 

Beste osasun sistema bat beharrezkoa dela uste du plataformak, "aurrekontuak bideratuko dituena Osasun departamentura eta, horren barruan, bereziki, Oinarrizko Osasun Laguntzara eta osasun publikoaren alderdietara". Giza baliabideak sendotzea da gakoa Elizalderen iritziz, plantillak sendotzea eta handitzea, murrizketak berreskuratzeko eta lanpostu egonkorra duten profesionalek biztanleria artatu ahal izatea bermatzeko. Modu horretara, arreta presentziala handitzeko  eta administrazioko langileak gehitzeko aukera izanen litzateke. Osasunari buruzko Foru Lege berri bat onartzea ezinbestekoa da, plataformaren aburuz. Legegintzaldi honetan ezarri beharko litzatekeela diote, edo "behintzat" ezatabaida zabaldu.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!