ELAK zehaztu du berriki argitaratutako biztanleria okupatuaren datuen artean “2.300 gazte gutxiago” daudela, orokorrean datuek gora egin duten arren. Iturralde y Suit kalean egoitza duen sindikatuak azaldu du Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuetan “landunen kopuruak” gora egin duela, langile helduenen artean, hau da, “55 urtetik gorakoen artean, enpleguak gora egin duelako, 5.500 pertsona gehiago” izan direlarik.
Beste ohar bat gaineratu du ELAk, 6.000 herritarrek baino gehiagok autonomo gisa alta eman dutelako.
Honekin batera, kontratuen kalitatea ere aztertu dute. Arlo horretan, ELAK “azken hiruhilekoan kontratu mugagabea duten pertsonak 900 gutxiago” izan direla azpimarratu du eta gaineratu “behin-behinekotasuna % 24,6ra” igo dela, Europako bataz bestekoa baino 10 puntu handiago izanik.
Datu hauek eskuan sindikatuak azpimarratu du ondorioa dela “lehen begiratuan datuek positiboak iruditu arren, atzean behin-behinekotasun-indize handiko enpleguak eta enplegu autonomoaren sorreran oinarritutako enplegu ezegonkorraren sorrera daudela”.
Gainera lan-erreformaren bozketaren testuinguruan kokatu ditu Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuak, eta egungoa “une erabakigarria” dela azpimarratu. ELAk gogorarazi du “PSOEk eta UPk legegintzaldi honetan erabat indargabetzea” hitzartu zutela, baina patronala eta CCOO eta UGTrekin “lortutako akordioak hobekuntza txiki batzuk baino” ez dituela “langile klasearentzat oso kaltegarriak izan ziren erre-forma gehienak sendotzearen truke”. ELAk berretsi du lan-erreforma onartezina dela eta eskatu “2010eko eta 2012ko erreformak indargabetzeko”.