Bost eta hamaika urte arteko haurrei Covid-aren aurkako txertoa jarriko diete Nafarroan

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 26a, 07:40

Erizain bat covid-aren aurkako txerto bat prestatzen. (Argazkia: Nafarroako Gobernua).

Indurain kontseilariak baieztatu du Pfizerrekin helduen dosia ez bezalakoa izango litzatekeela.

Osasun Departamentua lanean ari da “aurrez kargatutako xiringak” edukitzeko; izan ere, “ez da jada diluziorik behar eta jartzen errazagoa da”.

Nafarroan 5 eta 11 urte bitarteko herritarrei COVID-19aren aurkako txertoa emateko plangintza prestatzen hasiko da, asteazken honetan Sendagaien Europako Agentziak (EMA) horretarako baimena eman eta gero.

Hedabideei egindako adierazpenetan, Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak azaldu du txertaketa hori Pfizerrekin egingo litzatekeela, helduek ez bezalako dosi batean. "Aldez aurretik kargatutako xiringak" edukitzeko lanean ari direla adierazi du; izan ere, "jada ez da diluziorik behar eta administrazio errazagoa izango da".

Kontseilariak adierazi duenez, bere departamentuak txertaketa hori planifikatuko du, eta "txertoen erabilgarritasunaren araberakoa izango da". Indurainek nabarmendu duenez, Nafarroan txertaketa-tasa "apartekoak" daude, txertoa har dezaketen biztanleen %91 eta biztanleria osoaren % 80.

Hala ere, zehaztu duenez, txertaketaren aurrerapenak "transmisioa txikiagoa izatea eragiten du, baina ez du erabat ezabatzen", eta txertatuak "kutsatzen direla eta jarraibide osoa ez duten pertsonek baino askoz gutxiago transmititzen dutela" gaineratu du.

Indurainek adierazi duenez, "ez dakigu zenbat irauten duen erantzun immunitarioak, baina jakina da pertsonek, adinaren arabera, immunitate hauskorragoa dutela" eta "haien erantzun immunitarioa ahulagoa dela". Horregatik, esan duenez, hirugarren dosia ematen hasi dira egoitza-zentroetan, eta ondoren 70 urtetik gorakoekin gauza bera eginen dute. Gero, 60 eta 69 urte bitarteko biztanle-tartearekin jarraituko dela adierazi du, "Gabonetara paziente ahulekin iristeko, hirugarren dosi indartu batekin".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!