Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusi berrautatu dute

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 25a, 13:00

Argazkia: ELA

Botoen %90 lortu ditu Mitxel Lakuntza iruindarraren hautagaitzak, ELAren XV. Kongresuan. Bilbon bildu diren ordezkariek hurrengo lau urteetan sindikatuaren lan-ildoak ezartzen dituen ponentzia onartu dute, gehiengo nabarmenez.

ELAren XV. Kongresuan parte hartu duten ordezkariek Mitxel Lakuntza Vicario hautatu dute datozen lau urteetan sindikatuko idazkari nagusi izateko, aldeko bozen %90,69 lortuta. Lakuntza buru zuen zerrenda izan da aurkeztu den bakarra. Gainera, Bilbon bildu diren ordezkariek hurrengo lau urteetan sindikatuaren lan-ildoak ezartzen dituen ponentzia onartu dute gehiengo nabarmenez.

Hainbat dira onartu den Batzorde Eragileak jasotzen dituen berrikuntzak. Hiru dira bertako kide berriak: Alazne Mantxola Mintegi (Diruzaintza), Ane Miren Zelaia Arieta-Araunabeña (Sindikalizazioa. Planifikazioa. Genero ekitaterako plan estrategikoa) eta Leire Gallego López de Goikoetxea (Ekintza Soziala. Immigrazioa. Genero berdintasun politikak). Lehenengoz Batzorde Eragile parekidea egongo da genero aldetik.

Hau izan da bozketaren emaitza: 

  • BAI 624 boz (%90,69)
  • EZ 42 boz (%6,10)
  • Zuriak 17 boz (%2,47)
  • Baliogabeak 5 boz (%0,72)
  •  

ELAren Batzorde Eragile berria

  • Mitxel Lakuntza Vicario (Idazkari Nagusia)
  • Amaia Muñoa Capron-Manieux (Idazkari Nagusi albokoa. Nazioartea)
  • Amaia Aierbe Beloki (Zerbitzu Juridikoak)
  • Xabi Anza Olarra (Prestakuntza. Iparraldea)
  • Leire Gallego Lopez de Goikoetxea (Ekintza Soziala. Immigrazioa. Genero berdintasun politikak)
  • Iván Giménez Gil (Komunikazioa)
  • Pello Igeregi Santamaria (Negoziazio Kolektiboa. Lan Osasuna. Euskara)
  • Alazne Mantxola Mintegi (Diruzaintza)
  • Mikel Noval Fernandez (Gizarte Politikak. Azterketa Bulegoa. Ingurumena)
  • Leire Txakartegi Iramategi (Antolakuntza)
  • Joseba Villarreal Olaizola (Hauteskunde sindikalak. Afiliazioa. Ekintza konfederalak)
  • Ane Miren Zelaia Arieta-Araunabeña (Sindikalizazioa. Planifikazioa. Genero ekitaterako plan estrategikoa).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!