Atzo, 339 kutsatu

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 25a, 07:55

Jada 425ekoa da hamalau egunean metaturiko intzidentzia.

Nafarroak COVID-19ak eragindako 339 infekzio-kasu berri atzeman zituen azaroaren 24an, asteazkenarekin, Nafarroako Osasun Departamentuaren behin-behineko datuen arabera. Seigarren olatuko daturik okerrena da. Uztailaren 30era atzera egin behar da antzeko zifrak ikusteko. Herenegun baino 20 kasu gehiago dira, eta duela 7 eguneko 267 kasuen eta duela 14 eguneko 114 kasuen gainetik dago.

Asteazkenean 3.598 proba egin ziren, hau da, positibotasun tasa %9,4koa izan da. Azken 24 orduetan heriotza bat izan da eta beste hamaika ospitaleratu dituzte, horietako bat ere ez ZIUn. Horrela, 77 pertsona daude ospitalean, horietatik 12 ZIUn.

Txertaketa atalean, asteazken honetan 3.809 txerto jarri dira, 1.083.236 guztira. Nafarroan 529.470 pertsonak dute jarraibide osoa.

Foru erkidegoak intzidentzia nabarmenarekin jarraitzen du: 425 kasu baino gehiago 14 egunera, eta 1.000 inguru 11 urtetik beherakoen artean. Astea aurrera doa, aurreko astean baino %41 positibo gehiagorekin (895-632), hau da, zazpigarren aldiz jarraian, Gabonetarako hilabete geratzen denean. Europan murrizketak gogortzen ari dira egunez egun, datozen jaiak salbatzen ahaleginduz, eta Nafarroak bere horretan jarraitzen du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak covid pasaporteari buruz hartu beharreko erabakiaren zain.

Atzo 92 kutsatu erregistratu ziren guztira Iruñean, horien artean San Juan auzoko 15, Rotxapeako 13 eta Ermitagañako 9. Nafarroako hiriburuaren inguruko udalerriak izan ziren, berriz ere, eguneko positiboen zerrendako buru. Zizur Nagusiak 17 jakinarazi zituen, Astrainek eta Burlatak 12, Noainek 10, Tuterak, Villava-Atarrabiak, Barañainek eta Mutiloak 8, Berriozarrek, Valtierra Lizarrak eta Huartek 6...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!