'Jatorria, Nafarroan' duten Goya sarietarako aurrez hautatutako 6 filmen alde egin du Gobernuak

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 23a, 13:11

Nafarroako Gobernuak, Kultura kontseilaritzaren bitartez Foru erkidegoan sortu zein ekoitzitako filmen promozioa eginen du komunikazio kanpaina baten bitartez. 

Nafarroako enpresa zein sortzaileek ekoitzitako sei filme parte hartzen ari dira 36. Goya Sarietan egoteko lasterketan. Eta horiek batera sustatzeko,'Jatorria, Nafarroan / De origen, Navarra' kanpaina jarri dute abian, Nafarroako Gobernuak, Navarra Film Industryk, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterrak (Clavna), Nafarroako Ikus-entzunezkoen Ekoizle eta Profesionalen Elkarteak (Napar) eta Navarra Film Commissionek.

'Non Dago Mikel?’, ‘Crónica de una tormenta’, ‘Dardara’, ‘De quijotes y semillas’, ‘Los acordes de la memoria’, eta ‘Surcos’ dira hain zuzen ere azaroaren 29an amaituko den aurre-hautaketa fasera iritsi diren lanak. Espainiako Zine Akademiak banatutako Goya Sarien gala, 2022ko otsailaren 12an izanen da.

Filmeez gain zinemagintzaren zeinbait profesionalek ere ordezkatuko dute Nafarroa:

Nafarroan ere ikus-entzunezkoen industriako profesionalak daude aurre hautagaitza horretan, hainbat kategoriatan; Ana Murugarren (García y García ' lanaren zuzendaria), Andoni Canela (Panteras' filmaren zuzendaria), Marian Fernández Pascal (Koldo Almandoz eta María Elorza Deiasen Quebrantos ' lanaren ekoizlea).

Haiekin bat egiten dute José María Larak (Maru Soloresen 'Aztarnak-Huellas'-en ekoizlea), Mikel Serranok (Iciar Bollainen 'Maixabel '-en arte zuzendaria), Michel Gaztanbidek (Enrique Urbizuren 'Libertad'-en gidoilaria), Aitor Merinok (Fantasía 'ren zuzendaria) eta Amaia Merinok ('Non dago Mikel?'-en zuzendaria).

Gainera, hiru film osorik edo haien zatiren bat Nafarroan filmatu dira eta ere aurrez aukeratuta daude: Mar Targaronaren 'Dos' eta Mariana Barassiren 'Crónica de una Tormenta' eta Alex Gutierrezen 'Natura Bizia'. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!