Igor Arroio (LAB): "Nafarroako aurrekontuen proiektuak ez die erantzuten langileriaren muturreko beharrei"

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 19a, 14:05

Nafarroako aurrekontuen gaineko irakurketa egin du LAB sindikatuak, fiskalitate mugatuta eta zerbitzu publikoen defentsa ahula egiten dutelako. Datorren ostegunean eztabaidatuko da lehendabiziko aldiz proiektua Nafarroako Parlamentuan.

LAB sindikatuak gogor kritikatu ditu Maria Chiviteren kontuak, langileen beharrei erantzuten ez dietelako. Igor Arroiok gogoratu du egun nafarroako langileriaren gehiengoak 1.400eurotik azpikoko soldatak dituela. Horrek eta KPIaren igoerak, erosmen ahalmena  oso modu nabrmenean galtzea ekarri du. Langabezia, prekarietatea,...arazo estruktural guzti hauei erantzun beharko lieke aurrekontu aurrerakoi batek, ez dute halakorik ikusi aurtengo proiektuan ordea.

Zerga erreforman jarri du begirada LAB-ek. Ausardia falta eta enpresarien nahiei men egitea leporatu die sindikatu abertzaleak PSN eta Geroa Bairi, gogoratuz Europa mailako presio fiskala %40koa den bitartean, Nafarroako %30ean geratzen dela. Zerbitzu publikoen defentsan ere aurrerapausorik ez ematea leporatu dio gobernuari Igor Arroiok, adibide moduan osasungitnzan izanen de %0.5eko igoera aipatu du, sinesgaitza sindikatuaren ustetan, pandemiak agerian utzitako gabezia estrukturalak direla eta. Gobernuak EH Bildurekin sinatutako akordioak aurrerapausoak ematen dituela onartu du LAB-ek bainan hauek motz gertazen direla uste du sindikatuak. LABek administrazio publikoko lanpostuetarako hainbat aldarrikapen sindikal hartu dituela akordioak, baita Nafarroa demokratizatzeko bidean UGT eta Comisiones Obrerasen gehiegizko potereari muga jartzkeo pausoak ere azpimarratu ditu Arroiok, kontratazio batzordean beste ordezkariak presente izateko aukera izanen baitute. Azkenik, LABek ohikoa den aldarrikapena egin du, Nafarroak enplegu, lan harreman eta babes sozialen esparruan, eskumen osoak bere gain hartzeko ordua dela aldarrikatu du sindikatu abertzaleak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!