Tokian tokiko Ogasunei buruzko Foru Legea aldatzeko Foru Legearen aurreproiektua babestu dute herri eta eskualdeen ordezkariek, Nafarroako araudia Erregimen Komunaren araudiari buruz Konstituzio Auzitegiak berriki emaniko aginduarekin egokitzeko.
Berez Auzitegi Konstituzionalaren aginduak ez die Nafarroako etxebizitza salmentei eragiten. Autuak adierazten du ez dela zilegi udalerriek etxebizitza salerosketa egiterakoan, kobratzen duten zerga hori kobratzea. Esan bezala, agindu horrek berez ez dio eragiten Nafarroako araubideari. Hala eta guztiz ere, Nafarroako Gobernuak eta toki entitateek beharrezkotzat jo dute egokitzea, etorkizunean Auzitegiaren irizpideek eragina izan dezaketelako.
Legea onartzeko epeak ahalik eta gehien murrizteko, aldaketak irakurketa bakarreko foru lege bidez eta premiazko prozedura bidez izapidetuko dira, eta baliteke abenduaren 23an onartzea.
Azaldu dutenez, araudi berriaren bidez, subjektu pasiboek zerga-oinarria kalkulatzeko bi metodoren artean aukeratu ahal izango dute. Metodo horietako lehena gaur egungo legean agertzen dena, eta lurzoruaren katastro-balioan oinarritzen dena.
Orain, horri beste aukera bat gehituko diote, zergadunak hauta dezakeena, zeinetan zerga-oinarria transmisioaren benetako gainbalioaren arabera kalkulatzen den, transmisio-balioaren eta eskuratze-balioaren arteko diferentzia oinarri hartuta.