EH Bildu pozik azaldu azken ebazpen judizialek, Ultzamako Udalaren gainean zegoen mehatxua bertan behera utzi dutelako. Bideragarria ez zelako, biogas planta ixtea erabaki zuen pasa den legegintzaldian udalak. Hiru salaketa jaso zituen horrengatik, 4,3milioi euroko kalteordainak eskatuz. “Salaketa hauek aurrera atera balira, Ultzamako hondamendia litzateke” azaldu du garaiko alkatea zen Arantxa Martinezek. Epaitegiek ordea arrazoia eman diote Martinez eta bere taldeari, udalak berak aurkeztutako bideragarritasun eza azaltzen zuten txosten teknikoak aintzat hartuta.
Adolfo Araiz, EH Bilduko parlamentariak Francisco Perez Arregi Ultzamako alkate ohia izan du hizpide, gaur egun Navarra Sumako parlamentaria dena. "Ultzama bailarari azalpen bat ematera behartuta dago, bere jardueragatik eta eragindako ondorioengatik", azpimarratu du.
Araizek adierazi duenez, gai honek kostu bat izan du Udalarentzat, "Bahiketaren kudeaketa dirua kostatu zitzaion, gastu judizialen ordainketa, kostuak enpresak ordaindu behar dituen arren, kaudimengabea delako".
Adolfo Araizek gaineratu duenez, Pérez Arregik "interes pribatuen kudeaketaren plangintzan parte hartu zuen", eta "Ultzama Elkarteak -UPNko pantailak- emandako erantzuna onartezina izan da". "Ideia horren sustatzaileak izan ziren, zinegotzien zati bat laguntza publikoak izan zituen enpresa honetako bazkideak izan ziren", gaitzetsi du, "Informazioa ukatu ziguten eta ahalik eta traba gehien jarri zituzten Kontuen Ganberak inolako auditoretzarik egin ez zezan". Bere ustez, "UPNk bultzatu zuen dinamika izan zen EH Bilduri leporatzea plantaren porrotaren erantzukizuna, egia esan, EH Bilduk ez baitzuen lantegi horretan inolako jarduerarik izapidetu, ezta kudeatu ere". "Herentzia erabat pozoitua izan zen", esan du, eta EH Bildu "kalteak eta eraginak murrizten" saiatu dela gaineratu du.