Maria Txibite presidenteak ireki du komunitatearen egoeraren gaineko eztabaida Parlamentuan. Eskerrak ematen hasi eta bukatu du bere hitzaldia, eskerrak, gutxiengoan den gobernu batean eta batekin, Nafarroak aurrera egin dezan, adostasuna bilatu duten alderdiei.Distantziak markatzen beraz, hasiera hasieratik Navarra Sumarekin, akordiorik lortu ez duen Navarra Sumarekin. Oraindik lotzeke dago erreforma fiskala eta ez da bere hitzartzetik aparte egon. Maria Txibitek dio ez dela zergak igo edo jeisteko unea, egonkortasun aroa behar baitu Nafarroak, krisialditik ateratzeko. Zentzu horretan, Foru erkidegoa bide onean doala azaldu du presidenteak, horretarako lagun izan ditu azken egunotako Barne Produktu Gordinaren datuak edo atzo ezagutu genuen langabeziaren zortzigarren jeitsiera jarraitua. Datu hauek eskutan, egoera hau dela ikusita, aurrera begira jarri da presidentea, iaksturte honetako erronka nagusia azpimarratuz: Nafarroak bere gain hartuko dituen eskuduntzak. Autogobernuan aurrera eginen du Nafarroak, Espetxe arloko osasun harreta, trafiko eskumenak eta bizitzeko gutxieneko soldataren kudeaketan.
Hortik aurrera sorpresa gutxi utzi digu Txibiteren hitzartzeak. Presidenteak arloz arlo, bere gobernuak egin dituenak azaldu ditu xehe xehe. Ia ez du neurri bat aipatu gabe utzi. Zerrenda horren luzea izan da, lorpenen aurtean Lizarratik Villatuertaraino dihoan bide gorria aipatzera heldu dela, adibide moduan. Txibitek aitortu du, Osasungintzan erronka duela Gobernuak, covidak agerian utzi baititu hainbat gabezia. Itxaron zerrenden murrizketa lehentasun moduan azaldu du presidenteak. Aurki, aurrez aurrekotasuna berreskuratuko da erabat osasun arloan, aurki, laster, ez du gehiago zehazterik izan, eta berdina egin du euskararen inguruan, 2019ko urritik iragartzen ari den administrazioan euskararen erabileraren inguruko dekretuaz. Laster helduko da araua dio Txibitek, bitartean lan eskaintza publikoak bata bestearen atzetik ateratzen dira non euskararen balorazioa ez den egiten ari. 1.000 lanpostu eskeiniko dituela aurreratu du Maria Txibitek eta orduterdiko hitzartzearen amaieran, beste behin ere, bere gobernuan eta bere gobernuarekin adostasunak bilatzen dituzten alderdiei.