Altsasuko Udala, 285.000 euroko igoerarekin, Sakanan gehien igotzen den udala da. Guztira 2,7 milioi euro jasoko ditu. Leitzaldean, Leitzako Udalak jaso du hazkunderik handiena, 240.000 eurorekin, eta denera milioi bat euro jasoko ditu. Eremu horietako beste 22 udalerrik ere finantziazioa handituko dute, eta bik aurten jasotakoari eutsiko diote, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.
Jesús María Rodríguez Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusiak topaketa bat izan du asteazken honetan Irurtzunen Sakanako eta Leitzaldeko alkateekin, finantziazio eredu berria aurkezteko.
Rodriguezek nabarmendu duenez, "sistema berri hau bidezkoa da finantzaketaren zati bat toki-erakundeek ematen dituzten zerbitzuekin lotzen duelako eta udalerri traktore guztien zeregina eta lurraldeari eusteko lana aitortzen dituelako; solidarioa da, udalerri txikietan eragin handiagoa izango duelako, eta, horrela, zerbitzu publikoak hobetzen eta despopulazioaren aurkako borrokan laguntzen duelako; eta nahikoa da, praktikan, 2022an udalerri eta kontzejuek ia 27euroko zerbitzuak emango dituztela esan nahi duelako".
Udal banaketa Sakanan eta Leitzaldean
Sakanako eta Leitzaldeko 26 udalek 12,2 milioi euro izango dituzte datorren urtean beren zerbitzuak finantzatzeko, eta gaur egun 10,8 milioi dira.
Udalerrien araberako banaketari dagokionez, 24 udalek baliabide gehiago izango dituzte hurrengo urterako: Altsasu (2.700.000 euro, +%11,8), Araitz (240.000 euro, +%6,7), Arakil (390.000 euro, +%6,3), Arano (55.000 euro, +%14), Arbizu (445.000 euro, +%17,2), Areso (145.000 euro, +%5,7), Atez ( % 70.000), Era berean, bi udalek oraingo esleipenari eutsiko diote: Izak (513.185 euro) eta Larraunek (604.604 euro).
Udalerri bakoitzari dagozkion zenbatekoak behin-behinekoak dira, aldagaiak eguneratu egin beharko baitira 2021eko abenduaren 31n. Gainera, udalei konpentsazioa eman beharko zaie EJZren diru-bilketa galtzeagatik.
Finantzaketa eredu berriaren berrikuntzak
Berrikuntza nagusi gisa, lehenik eta behin, eredu berriak Transferentzia Arrunten Funts Orokorra udalerri eta kontzeju guztien artean banatzeko egungo formula berrikusi eta doitzen du. Ildo horretan, NUPek egungo banaketa-formula eguneratu du aldagai eta haztapen berriekin, udalerri bakoitzaren gastu-beharrak eta ahalmen fiskala baloratzeko helburuari eutsiz.