Denek "kaixo eta agur" esaten jakitea bizikidetzarako kaltegarria deritzo Navarra Sumak

Euskalerria Irratia 2021ko urr. 22a, 09:42

Euskararen bigarren plan estrategikoaren zirriborroak "euskararen ezagutza minimoaren unibertsalizazioa lortzeko aukera" jaso izana kritikatu du eskuineko hirukoak. Gobernuak dio asmo hori ez dagoela exekutiboaren planen artean.

Nafarroako Euskararen bigarren plan estrategikoaren zirriborroa ikusgai dago, herritarrek ekarpenak egin ditzaten. Navarra Suma arduratuta dago dokumentuak honako jasotzen duelako: "Euskararen ezagutza minimoa unibertsalizatzeko aukera aztertzea eskolaratzearen bitartez". Eskuineko koalizioarentzat bizikidetzarako oso kaltegarria litzateke denek jakitea “kaixo eta agur” esaten. Iñaki Iriartek egin zituen adierazpenak:

Maria Txibite Nafarroako Presidenteari gaiaren inguruko galdera egin zioten atzo parlamentuan. Presidenteak argitu du ez dagoela exekutiboaren planen artean ikasleria guztiak minimo bat ikas dezan derrigorrezko hezkuntza bitartean. Nahi duenak egin dezakeela zehaztu du, ez dela derrigorrezkoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!