Nafarroako Ubidearen azpiegitura eguzki-panelez estali nahi du gobernuak

Euskalerria Irratia 2021ko ira. 23a, 10:38

Nafarroako Gobernuak ekonomia zirkularreko proiektu bat bultzatu du elektrizitate jasangarria sortzeko. Proiektu honen bidez, Nafarroa kontsumitzen duen energiaren jabe izan liteke, eta fotovoltaikoaren ekoizpena bikoiztu egingo litzateke, ingurune naturalean eraginik izan gabe. 

Itxi gabe dago proiektua. Baina hori da Nafarroako Gobernuaren asmoa: existitzen den azpiegitura batean parke fotovoltaiko handi bat egin nahi dute, Nafarroako ubidearen gainean plakak ezarriz. Agoitzetik Garraioaren hiriraino; eta hortik, ubidearen amaierara arte. Energia subiranotasuna nahi du gobernuak Nafarroarentzat.

Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta finantzarioa ezagutzeko ikerketa bat eskatu du gobernuak. Eta ondorioak aztertu ondoren, proiektua bultzatzea erabaki du. Baina hainbat hesi gainditu beharko ditu lehenik. Kanala Canasak kudeatzen du, eta Nafarroa enpresaren %40ren jabe da. Gehiengoa Espainiako Gobernuarena da. Hala, urrian Trantsizio Ekologikorako Ministerioari aurkeztuko diote proposamena. Era berean, Nafarroako Gobernuak bilera bat eginen du Bruselan Europako Batzordearekin.

Canasak, Estatuko Abokatutzaren aholkularitzarekin, proiektu hori juridikoki aztertu ondoren, aplikatu beharreko kudeaketa-eredua eta lehia-prozedurak zehaztuko dira, hala nola proiektuaren garapena gauzatuko duten enpresak hautatzea.

Ikerketaren arabera, 147 milioiko kostua izanen luke proiektuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!