Eguaras barrutiko sutea, "egonkorturik", baina ez "kontrolpean"

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 23a, 09:48

Sutearen asteazkeneko irudi bat. (Nafarroako Gobernuko Basozainak)

Tenperatura beroek ez dute lagundu sutea itzaltzeko lanetan. Balio ekologiko handiko eremu horren %70 kiskali dela kalkulatzen da. Gobernuak gaur xehetasun gehaigo ematea aurreikusten da. 

Bardeako Eguaras barrutian piztutako sutea oraindik ere ez dago erabat itzailita. Atzo arratsalde partean kontrolatzea lortu zuten baina oraindik ere garrak ikus daitezke hainbat puntutan. Astearte arratsaldean piztu zen sua eta tenperatura beroek eta haizeak lagun izan ditu zabaltzeko.

Gaur goizean espero da erabat itzaltzea eta orduan hasiko da kalteen eta ondorioen azterketa. Balio ekologiko handiko zonaldea da Eguaras barrutia, oasi bat basamortu barruan, eta %70a gutxienez kiskalita dagoela dirudi.

Tutera, Azkoien, Lizarra, Tafalla, Lodosa, Zangoza eta Cordovillako suhiltzaileak izan dira bertan lanean egunotan, garren artean sua itzaltzeko asmoz. Kexu dira suhiltzaileak, baliabide eta lankide falta dutelako. Lantalde minimoetatik beiti daudela salatu dute eta horrela, uda garaiko suei aurre egitea zail dela azaldu. 

Suhiltzaile horiez gain, Nafarroako Suhiltzaileen Baso Suteen aurkako Brigada Helitransportako kideak eta Nafarroako Gobernuko Basozaintza taldeko kideak ere izan dira. Lurreko lan honi, Nafarroako Gobernuaren bi helikopteroren eta Iruñeko Aireportuan basea duen Azor hegazkinaren aireko laguntza gehitu zitzaion, baita Agoncilloko basetik (Errioxa) desplazatutako Azor beste bi hegazkin, Ejea de Los Caballeroseko BHIFeko helikopteroa eta Kmov helikoptero astun bat ere. Aireko baliabideen maniobrak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak utzitako hegazkin batetik koordinatzen dira.
 
Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea gaur goizean Eguarasko eremura gerturatuko da,
Javier Remirez presidenteordeak eta Jose Maria Agramonte Bardeako presidenteak lagunduta. Han kalteen eta egoeraren xehetasun gehiago ematea aurreikusten da. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!