Erreniegaren defendatzearen aldeko abesti eta martxa bat aurkeztu dituzte

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 1a, 07:12

Erreniega Salba Dezagun taldeak martxa bat eta abesti eta bideoklip bat aurkeztu ditu, “lurraldearen, eta trantsizio energetiko justu eta orekatuago baten” defentsan

Erreniega “galtzeko” beldur dira; bertako ondarea, “paisaia, nekazaritza eta kultura”, mehatxatua ikusten dituzte, parke fotovoltaiko eta eolikoengatik. Baina erantzuteko prest dira.

Hainbat egitasmo martxan jarri dituzte Erreniega Salba Dezagun plataformatik, eta oraingoan, ohiko protesta ekintzen ordez, abesti batekin eta martxa batekin zabaldu nahi dituzte euren aldarrikapenak. Modu horretara, mobilizazioa bultzatu nahi dute.

Abestia hainbat artistaren parte hartzearen emaitza da, hala nola Kutxi Romero, Ruben Anton, Estitxu Pinatxo, Oskar Lakunza edo Anabel Rus, eta herritarrak gonbidatzen ditu lurraldeen defentsarekin bat egitera, kasu honetan, Erreniegaren magala, Mendigorria eta Tiebas defendatzera.

Kantuaz gain, lurraldeen arteko martxa bat egingo dute, larunbatean. Garesko plazatik aterako da goizeko 9:00etan eta topagune nagusia izango den Muruzabaleko plazara helduko da goizeko 10:30tan. Hortik Eunateko Andra Marira joango  da. Han, Inguratu nahi gaituzte' izeneko performance bat egingo dute.

Erreniegako ingururako 12 proiektu fotovoltaiko eta eoliko daude. Antolatzaileen hitzetan, trantsizio energetiko justu eta orekatua egiteko beste era batzuk daude, energia kontsumoaren murriztuz eta energia berriztagarria sortuz, instalazio arrazionalagoetan.

Bitartean, luzamendu bat eskatzen dute, arauak egokitzeko, eremuaren beharretara.

Aurkeztu dituzten egitasmoen informazio guztia, zein haien aldarrikapenak, salvemoselperdon.org webgunean aurkitu daitezke.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!