Europako Kontseiluak jardunbide egokien adibide gisa onartu ditu Nafarroako Gobernuak Euskarabidea –Euskararen Nafar Institutuaren bidez bultzatutako bi proiektu. Bi ekimen horiek mugaz gaindiko trukeei eta kultura digitalari buruzkoak dira, eta hizkuntza gutxituen babesari buruzko gidan sartu dira.
HiruKo Ituna eta Sarean Euskaraz proiektuak dira, Europako Kontseiluak 2019an egin zuen deialdiaren barruan hautatu direnak, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren (CELRM) aplikazioarekin zerikusia duten eskualdeen eta estatuen jarduerak aitortzeko. Deialdi horren emaitza joan den astean argitaratu zen.
Ebazpen honetan, bi ekimenak aitortzeaz gain, eremu pribatuan euskara garatzeko programak ere aipatzen dira, Fagor Taldea enpresak garatutakoa adibidez. Enpresa horrek euskararen erabilera sustatzeko laguntzak jaso ditu Euskarabidearen deialdiaren barruan, Nafarroan dauden sektore pribatuko lantokiei zuzenduta.