Nafarroan "segregazioa itunduta" dagoela erakusten duen txosten bat aurkeztu du Steilasek

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 27a, 13:19

Steilasko kideak, txostenaren aurkezpenean.

Steilas sindikatuak eskola segregazioari buruzko txosten bat osatu eta aurkeztu du, Nafarroako hezkuntza sistemak bereizketa bultzatzen duela erakusten duten datuekin. Besteak beste, sare pribatu kontzertatuan dauden ikasle kopurua Europako bataz bestearen gainetik dago.

Txostenean jasotako datuen arabera, Espainiako Estatua da itunpeko eskola pribatu gehien dituen Europako laugarren herrialdea; itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasten duten ikasleen %33ko bataz bestekoarekin, Europako %19aren aurrean.

Nafarroa bigarren postuan dago estatuko erkidegoen artean, ikasleen %35 sare horretan baitzeuden 2019-2020 ikasturtean; eta kopurua handitzen ari da azken urteetan: bi urtaen 24 hezkuntza unitate itundu gehiago izatera igaro da Foru Erkidegoa. Halaber, sare publikoak atzerritar jatorriko ikasleen %85 hartzen ditu.

Legez jasota dago funts publikoekin finantzatutako ikastetxeetan segregazioa saihesteko neurriak ezarri behar direla, 2/2006 Lege Organikoan, baina datu horiek argi erakusten dute hori ez dela betetzen ari. Hala salatu du Steilasek. 

Baina eskola bereizketa ez da ardatz publiko-pribatuan soilik gertatzen; sexu-genero ardatzari lotuta, aste honetan Ser irrati kateak audio bat zabaldu du, zienean Irabia-Izaga eskolak zioen ez duela asmorik segregazioari amaiera emateko. Maria Txibite presidenteak esan du itunpeko ikastetxeek sinatutakoa bete beharko dutela, eta ikuskaritzak egingo dituztela. Bi aldeek beren jarrerekin tinko jarraituko dutela dirudi

Horri lotuta, ordea, Steilasko kideek zalantzak agertu dituzte; ez dute argi ikusten gobernuak ikuskaritzan martxan jarriko dituenik ikuskaritzak. Eta hala egitekotan, eta erakustekotan baietz, segregatzen dela, gogorarazi dute Vox eta PP alderdiek LOMLOE legearen aurkako helegitea jarrita dutela Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, eta hortaz, uste balitekeela Nafarroako Auzitegi Nagusiak erabaki lezake auzia bertan behera gelditzea, Konstituzionalak ebatzi arte. 

Hizkuntza bereizketa

Beste ardatz bat hizkuntzarena da. Agerikoa da A/G eta D ereduen artean bertako eta atzerriko jatorriko ikasleen banaketa desorekatua dela, baina Steilasen iritziz, hori ezin da ulertu euskarak jasandako bazterketria historikoa eta diskriminazioa aintzat hartu gabe.

Azkenik, matrikulazioari buruzko Foru Dekretu berria eznahikoa dela salatu du sindikatuak, eta irmoki adierazi, eskla publikoaren adleko politikak bakarrik ahalbidetuko duela segregazioa gainditzea, baina horretarako funts publikoekin sostegatutako ikastetxeak publfikatu behar direla, ikastetxe segregatzailei diru laguntzka kendu, eta hezkuntza apublikoan BPGaren %6 gutxienez inbertitu behar da.

Txostena osorik irakur daiteke lotura honetan. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!