Irrintzia ahots nahasmenduetarako errehabilitazio gisa baliagarria da ikerketa baten arabera

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 6a, 17:12

Ana Martinez Arellano doktoreak CUNen egindako doktore-tesi baten arabera, irrintzilariek erabiltzen duten teknika nahasmendu batzuk tratatzeko erabil daiteke, hala nola noduluak eta disfoniak.

Nafarroako Unibertsitatea Klinikako Otorrinolaringologia Departamentuko kideek azaldu dutenez,  euskal oihu tradizionala akustikoki ezaugarritzeko dagoen lehen ikerketa zientifikoa da. Soinua nola sortzen den eta beste herri batzuetako soinuetatik ezberdin zerk egiten duen azaldu du doktoreak.

Tesia "kasualitatez" sortu zen Radio Nacionaleko kazetari batek deitu zionean. "Irrintzilari bat etorri zen, eta irrintzi pare bat bota zituen kontsultan, eta espektograma egitean (ahotsaren kalitatea ikusteko erabiltzen dugun tresna da) ikusi genuen egiten zuen marrazkia kontsultan ikusi ohi ditugun espektograma guztietatik oso desberdina zela", azaldu du. Marrazkiak M maiuskula baten antza du, bokalak aztertzean ikusten diren lerro paraleloetako harmonikoen ordez. Hori irrintzilari horri bakarrik gertatzen ote zitzaion jakiteko, bost irrintzilari deitu zituen. "Marrazki hori denetan argi edo garbi ikusten zela ikusi genuen, eta intentsitateak, maiztasunak... aztertzen hasi ginen, eta, azkenean, material asko genuenez, tesia atera zen".

Tesian Tutera, Garralda, Aribe eta EAEko hamabi irrintzilarik hartu dute parte. 

Irrintziaren ezaugarriak:

  • Oso bolumen handia: kasu guztietan 90 dezibelio baino gehiagoko intentsitateak atzeman dituzte.
  • Maiztasun handia: Gehienek nahiko nota altua egiten dute (DO goi-altua). Gazteenetan, FA goi-altua.
  • Egoki erabiltzen dute ahotsa: Automatikoki Estill Voice eredua erebiltzen dute irrintzilariek: "Irrintzilariek berez erabiltzen dute, eta bolumen handia eta maiztasun handiak lortzen dituzte, ahots-kordetan kalterik izan gabe".

Soinuaren ezaugarriak ezagututa zientzialariak ondorioztatu du teknika erabilgarria eta onuragarria dela arazoak dituzten pertsonekin lan egin ahal izateko: "Ahots-instrumentua nola jarri erakuts diezaiekete, emisioan posizio seguruagoa izan dezaten".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!