Maiatzaren 24ean eskuratuko du Nafarroak espetxe-osasunaren eskumena

Euskalerria Irratia 2021ko api. 20a, 15:21

Nafarroak eta Estatuak maiatzaren 24an sinatuko dute espetxe-osasunaren eskumena, eta bigarren seihilekoan trafikoarena gauzatzea adostu dute.

Nafarroak eta Estatuak maiatzaren 24an sinatuko dute espetxe osasunaren eskumenaren eskualdatzea. Hala erabaki dute gaur Maria Txibite presidenteak eta Miquel Iceta Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroak, bigarren seihilekoan trafikoaren transferentzia egitea adostu duten bileran.

Hala, maiatzaren 24an Nafarroako eta Estatuko batzorde mistoa bilduko da, espetxeetako osasun eskuduntzaren transferentzia sinatzeko. Gainera, trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloko transferentzia bigarren seihilekorako ezarri dute, Nafarroako Gobernuak dokumentazio teknikoa jaso ostean. Ildo horretan, Txibite presidenteak Iceta ministroari adierazi dio Foru Gobernua proposamen teknikoan lanean ari dela, eta berretsi egin du Nafarroako Gobernuak Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legean aurreikusitako "pasabidea" aktibatzeko hartutako erabakia, Guardia Zibilaren trafiko taldeko kideak Nafarroako Foruzaingora sartzea ahalbidetuko duena.

"Azpimarratu nahi dut Espainiako Gobernuarekin ondo ulertu dugula, ministerio guztiekin harreman ona dugula izaten ari garen bileretan, eta, batez ere, eskerrak eman nahi dizkiot Iceta ministroari, ondo ulertzen baitu Espainia plural hori eta autonomiena, eta gure foru-erregimena partekatzen eta errespetatzen baitu. Eta elkar ulertzeko ildo horretan, espetxe-osasunaren eskumena finkatzea eta trafikoaren eta bide-segurtasunaren eskumena aurtengo bigarren seihilekoan gauzatzea adostu dugu", adierazi du presidenteak, eta azpimarratu du gobernu batek ez duelaa inoiz aurkeztu orain aztertzen ari diren proposamen teknikorik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!