'Dardara' filmak 10.000 ikusle baino gehiago bildu ditu

Euskalerria Irratia 2021ko api. 9a, 08:10

Marina Lameiroren filma Berri Txarrak-en Ikusi Arte biran filmatuta dago, eta taldearen zaleak ditu oinarri. 

Duela hilabete baino gutxiago estreinatu zen Marina Lameiroren Dardarafilma, Punto de Vista jaialdia zabaltzeko egunean, martxoaren 15ean. Eta arrakasta itzela izaten ari da: dagoeneko 10.000 lagunek baino gehiagok ikusi dute.

Hamasei hilabete igaro dira Berri Txarrak taldeak agur esan zuenetik, Nafarroa Arenan, 11.000 zaleren aurrean. Kontzertu horrekin amaitutako agur bira da Marina Lameiroren bigarren lan luzearen oinarria, baina hortik harago doa: Berri Txarrak-en, haren musikaren eta taldearen jarraitzaileen arteko harremana islatu du.

 

 

Hiru pieza horien artean, zaleek dute tokirik handiena dokumentalean, taldearen jarraitzaileek. Lameirok mundu osoko jarraitzaileen istorioak eta gogoetak jaso ditu: lurrikara berberak mundu osoan izandako erreplikek mugiarazten dituzten pertsonak. Ez ditu protagonistak kameraren aurrean hizketan jarri; ez ditu haien bizitzen detaileak eman; xehetasunen bitartez sentimenduak edota mezuak adierazteko. Sentsazioak eragiteko.

Ikusi Arte birako kontzertu ugari ikusten dira filmean, baina ez dira kontzertuetako irudi epikoak ageri, beste detaile batzuek baino, “zuzenekoan ikusi ezin diren gauza batzuk” erakutsi ditut.

Zaleez gain, taldeak berak, eta Gorka Urbizuk bereziki, toki nabarmena dute filmean, jakina. Taldeko buruaren gogoetak entzuten dira: musika sortzera eramaten duten bulkadez mintzo da, ospearen argi-ilunez, zaleen berotasunaz, arduraz, presioaz...  Eta baita amaieraz, nahiz eta ez duen hitzez hitz azaltzen arrazoia.  

Arena Comunicacion eta Txalap.art etxeek ekoitzi dute filma, Only in Dreams-ekin lankidetzan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!