Euskal Herrian torturaren ondorioz hidaldakoak aitortzea eskatu du Egiari Zorrek

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 24a, 13:49

Donostiako Antigua auzoan egindako lore eskaintzan, torturapean 1961. urtetik gaur egun arte hildako 14 pertsonak gogoan izan dituzte gogoan. Hiru nafar daude horien artean.

Gaur, martxoak 24, biktimen duintasunari eta giza eskubideen urraketa larriei lotutako Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Eguna da. "Euskal Herriko gatazkaren testuinguruan, pertsona asko hil dira azken mende erdian bizi izan dugun gatazka armatuaren ondorioz, pertsona gehiegi. Gure geografian mota askotako indarkeriak elkarbizi izan dira, min eta sufrimendu handia sorrarazi dutenak", gogorarazi du Egiari Zorrek.

Egiari Zor fundazioak bideo bat zabaldu du sare sozialetan, 1961etik torturaren ondorioz hil diren herritarrak gogoratzeko. 

  1. Mercedes Antxeta venezuelarra, 1961ean Caracasen hil zena, Meliton Manzanasen tortura basatiek eragindako kalte larrien ondorioz.
  2. Vicente Lertxundi Mayoz, 1962an Donostian hil zena, Martuteneko kartzelako funtzionarien kolpeek eragin zizkioten zaurien ondorioz.
  3. Manuel Thomas Gomes, 1966an hil zena, Martuteneko kartzelan hau ere, atxilotzerakoan jasandako kolpe izugarrien ondorioz.
  4. José María Quesada Lasarte antiguotarra, 1968an hila, atxilotuta zegoen bitartean buruan etengabe eman zizkioten kolpe latzen ondorioz.
  5. Javier Escalada Navaridas, Iruñean Hezkuntza Lege Berriaren kontrako protesta batean parte hartu ostean hil zutena, 1970. urtean, hain zuzen ere.
  6. Antonio Goñi Igoa, jaiotzez Etxarri-Aranazkoa zena, 1970ean Donostian Burgoko prozesuaren kontrako manifestazio batean parte hartzeagatik atxilotu eta torturatu zutena. Antoniok ezin izan zuen bizi izandako huraren karga berekin eraman.
  7. Juan José Munduate Zamakona basauritarra, 1971ean jasandako torturen ondorioz atake epileptiko batekin hil zena.
  8. Alfredo Valcárcel Navarro, Arrigorriagakoa, 1975ean Bilboko Indautxuko polizia etxean giltzurrunetan jasandko kolpeen ondorioz hila.
  9. Joxe Arregi Eizagirre zizurkildarra, 1981ean Madrilgo DGSn bortizki torturatu ostean hil zena. Oraindik ere oso gogoan ditugu bere gorpuaren argazkiak eta bere hitzak: “oso latza izan da”.
  10. Esteban Muruetagoiena Scola medikua, bederatzi egunez hormigoizko kutxa txiki batean ia jatekorik gabe inkomunikatuta izan ostean 1982an hil zena.
  11. Mikel Zabalza Garate, 1985ean Intxaurrondoko kuartelera eraman zutena, eta bertan torturapean hil ostean, 20 egunez desagerrarazi zutena, azkenik Bidasoako uretan agertu zen arte.
  12. Juan Calvo Azabal bilbotarra, Ertzaintzak atxilotu eta Arkautera eraman ostean, bertan jasandako kolpeen ondorioz hil zena, 1993an.
  13. Gurutze Iantzi Igerategi, Guardia Zibilak Urnietan 1993an agindu juidizialik gabe atxilotu zuena eta Madrilgo Tres Cantoseko kuarteletik hilik irten zena.
  14. Xabier Kalparsoro Golmaio “Anuk”, Bilboko Indautxuko polizia etxeko lehiotik behera ustez “erori” ostean, Basurtuko ospitalean hil zena, 1993an hau ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!