Materia organikoaren gaikako bilketa %181 hazi da azken hamarkadan

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 23a, 09:33

2020ko hondakinen kudeaketaren balantzeko datuen arabera, berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatzeko bideratu dira hondakin guztien %47; alegia, 2017-2020ko Hondakinen Planean eta Europako Zuzentarauan ezarritako %50eko helburutik oso gertu. 

Nafarroan, materia organikoaren gaikako bilketa %181 handitu da azken hamarkadan, eta ondorioz, Foru Erkidegoko biztanleriaren %85era iristen dela jada. Birziklapenerako erabilitako hondakinetan ere, ezarritako helburura iristear dago. Horiek dira iazko hondakinen kudeaketaren balantzearen datu nabarmenetako batzuk, Itziar Gomez Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak gaur aurkeztu dituenak.

Berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatzeko bideratu diren hondakinen kopuruari dagokionez, guztien %47 izan dira, 2017-2020ko Hondakinen Planean eta Europako Zuzentarauan ezarritako %50eko helburutik oso gertu.

Kopuru hori Nafarroan hondakinak kudeatzen dituzten hamasei tokiko erakunderi dagokie, baina horietako hamalauk, dagoeneko lortu eta gainditu dute aipatutako helburua. Falta direnak Iruñerrikoa eta Erriberako Mankomunitateak dira.

Itziar Gomez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren arabera, norabidea egokia da, eta hein handi batean Hondakinen Planari esker da.

Datuak 2020koak dira, eta noski, egoerak eragina izan du hondakinen planean aurreikusitako helburuak betetzeko orduan; izan ere, betetzetik gertu egon arren, 2020a "giltzarria" izatea aurreikusita zegoen, baina parentesi orokorrak eragina izan du hondakinen bilketan eta kudeaketan.



EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!